2023ko JAI - Jardun Artistikoentzako Institutoa ekainaren 5etik abuztuaren 25era emango da.
Ekainaren 5etik 30era, Artium Museoan, Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoan, xede horretarako esleitutako espazioetan.
Uztailaren 1etik abuztuaren 25era, nagusiki Tabakalerako Artisten Guneko Tailerrean.
Eremu komun horretarako sarbideaz gain, parte-hartzaile bakoitzak estudio bat ere izango du prestakuntza-aldiak irauten duen bitartean. Gainera, aurreikusten da abuztuan parte-hartzaileak Altzuzara joatea, bertan egonaldi labur bat egiteko, Jorge Oteiza Fundazio Museoarekin den lankidetzaren esparruan.
2023rako baieztatutako irakasleak: Erick Beltrán, Zach Blas, Anna Daučíková, Xabier Erkizia, Kiluanji Kia Henda, Julia Spínola, Miranda Pennell y Azucena Vieites. Beste irakasle batzuk aurrerago iragarriko dira.
Tabakalera KGNZko, Artium Museoko eta Jorge Oteiza Fundazio Museoko programetako artista parte-hartzaileak izango dira irakasleak.
Informazio praktikoa:
Nola parte hartu? Proposamena bidali formularioaren bidez.
Hizkuntza: Ingelesa
Matrikula: 450 €
Parte hartzeko epea: 2023ko otsailaren 10etik (12:00) martxoaren 24ra (12:00).
Ebazpena: 2023eko apirilaren 4an jakinaraziko zaie parte hartzaileei.
Jai ikasketa-programak (JAI) arte-metodologiak trukatzeko eta transmititzeko gune gisa funtzionatuko du.