Imagen
Imagen
Descripcion

Bilbo, 1981. «Landscape Plus» (Paisaia eta zerbait gehiago) deitzen dio bere praxiari. Talde-ariketak eta behaketa-argazkigintza musikarekin, ekintzekin eta gertaerekin ausaz konbinatzeko modua da hori; eta lurraren eta gorputzaren arteko paralelismoak ezartzen ditu, plazer- eta esperientzia-gune gisa.

Laida Lertxundi artista eta irakaslea da. Bere praktika artistikoa New Yorken eta Los Angelesen gartu ondoren, Euskal Herrian bizi eta lan egiten du egun. Zorroztasun kontzeptuala plazer sentsualarekin konbinatuz, Lertxundiren lanak arte kontzeptualaren eta zinema estrukturalaren ideiak eta gorputzetik lan egiteko ikuspegi feminista erradikala batzen dituzten lekuen miaketa erakargarri eta autoflexiboak dira. 

Arte Ederretan lizentziaduna da New Yorkeko Bard Collegen, non Maya Deren Film Award jaso zuen graduatzean eta Arte Ederretako Masterra du California Institute of the Arts-en. En la actualidad es profesora de Bellas Artes en el Master la UPV/EHU y  en Master LAV en Madrid. Gaur egun Arte Ederretako irakaslea da UPV/EHUko Masterrean eta Madrilgo Master Lav-en.

Gure Artea saria jaso du 2020an eta bere obra Whitneyko Bienalean, 2012an New Yorken, 2016an Hammer Museoan, 2013an LIAF Bienalean, Lyongo Biennalean 2013 eta New Yorkeko MoMa, Londresko Tate Modern, Whitechapel Gallery (Londres) eta Medellingo Arte Modernen Museoan, Katonah Museum of Art (Nueva York), Galeria Cinematica Solar (Portugal) eta Habanako Birnalean erakutsi da besteak beste.

Bakarkako erakusketak egin ditu Matadero Madrid, Lux (Londres), Tramway (Glasgow), FuturDome (Milan), Fluent (Santander), Tabakalera (Donostia), DA2 (Salamanca), Azkuna (Bilbo), Vdrome (London) eta Marta Cerveran. Bere filmak Locarno, London Film Festival, BFI, Toronto, Rotterdam, New York, Gijón eta Edinburgon proiektatu dira. Bere Landscape Plus (Mousse Publishing y fluent) liburu monografikoa 2019an argitaratu zen.

Kazuko Trust Award, Lincoln Center (New York) eta Foundation for Contemporary Arts-en (New York) beka eta sariak jaso ditu. Epaimahaiaren Saria Ann Arbor Film Festival jaialdian eta Euskal Zinemaren Sari Nagusia ZineBi 2007an. Artista egoliarra izan da Headlands Center for the Arts, Werner Center for the Arts eta University of Auckland, Zeelanda Berrian. Bere lanari buruzko artikuluak honako hauetan argitaratu dira: ArtForum, Film Comment, Frieze, Art Agenda, Village Voice, Los Angeles Times, Sight and Sound, Cinema Scope, The Nation, El País, La Vanguardia eta Editorial Concreta.

Bere lana LUX-ek banatzen du Londresen eta Reina Sofia Arte Zentroaren bildumaren zati da.

Cargo - Nota descriptiva
Zinegilea
Tipo
Artistas y Creadores