Deialdi honen helburua da proiektu artistikoen garapena babestea, edozein formatutan eta diziplina artistikoa alde batera utzita; eta, era berean, tokiko sare artistikoa indartzea eta komunitate artistikoen arteko trukea sustatzea.
Deialdian parte hartu ahal izango dute Euskal Autonomi Erkidegoan (hemendik aurrera EAE) bizi diren artista edo eragile kulturalak, bai eta estatukoak eta nazioartekoak ere. Aurkeztutako proiektu guztietatik hiru proposamen aukeratuko dira.
Egonaldiak zortzi eta hamabi aste arteko iraupena izango du, 6. klausulan adierazitakoaren arabera, eta arte-proiektua garatzeko lekua, testuingurua eta denbora eskainiko ditu. Egonaldia, 2023ko urriaren 2tik eta abenduaren 22ra bitartean gauzatuko da.
Bestetik, helarazten den dokumentazioa euskaraz, gaztelaniaz edo ingelesez egongo da idatzita. Euskaraz edo gaztelaniaz baldin bada, nahitaez laburpen bat atxikituko da ingelesez.
Lorea Alfarok (artista eta irakaslea), Bárbara Rodríguezek (Botín Fundazioko zuzendari artistikoa) eta Maider Lópezek (artista) osatutako epaimahaiak Inés Cámara Leret, Marta van Tartwijk eta Marc Vives hautatu ditu egonaldia egiteko.
Egonaldiak arte-proiektua bat garatzeko lekua, testuingurua eta denbora eskainiko ditu.