![](/sites/default/files/styles/breakpoint_376/public/2023-03/taller_album_3_1.jpg?itok=NvsgT_wg)
"Familia-albuma artxibo bat da, irudi-bilduma bat, narrazio bisual bat, zeinaren bidez, hein handi batean, familia-nortasuna bera eraikitzen den", Nuria Enguita historialariak definitzen duenez. Narrazio oro bezala, errealitatearen eta fikzioaren arteko mugak lausoak izaten dira, eta horiek osatzen dituzten argazkiek esanahia emango dien kontakizun bat behar izaten dute. Horregatik, narrazio hau albumean artikulatzeko eta aurkezteko moduak berebiziko garrantzia du irudi-sortaren zentzua ulertzeko (eta des-eraikitzeko).
Bataioak, ezkontzak, urtebetetzeak eta oporrak dira albumean gehien agertzen diren gaiak edo kategoriak. Horiek agerian uzten dituzte arau-ideologiak, eta horien gainean eratzen da familiaren nozioa gure gizartearen diziplina-gune gisa, genero-estereotipoz, sexualitatez, arrazaz eta gizarte-mailaz josita. Inoiz ez ditugu ikusten – edo ez genituen ikusten – dibortzioak, bitarrak ez diren harremanak, arazo ekonomikoak, bakardadea, heriotza. Horregatik, familia-albuma propaganda gisa definitu izan da maiz.
Nola ireki daiteke arrakala bat “ordezkatzen gaituzten” irudien narrazio-aukeretan?
Ariella Azoulay pentsalariak proposatutako interbentzioa, irudimena eta transmisioa bezalako nozioekin lan egingo dugu, gure albumetan, artxibo gisa ulertuta, zentzumenak iraultzeko edo eztabaidatzeko.
*Parte-hartzaileek beren familiako album baten (edo mailegatu edo jabetutako baten) 5 edo 10 irudi ekarri beharko dituzte, formatu fisikoan. Gutunak, souvenir-ak, postalak, ebakinak edo albumaren parte izan daitezkeen era guztietako materialak ere ekar ditzakete.
**Tabakaleran izango den lantegi trinko honen aurrekari gisa Mariela Sancarik hitzaldi bat eskainiko du San Telmo Museoan apirilaren 22an eguerdiko 12:00etan. Informazio gehiago hemen.
Familia-albumean nagusi diren narratibak aztertuko ditugu, horiek des-eraikitzeko eta ordezkatzen gaituzten diskurtsoak berreskuratzeko.
![](/sites/default/files/styles/breakpoint_376/public/2023-03/taller_album_3_1.jpg?itok=NvsgT_wg)
Reserva: Familia albuma. Nor gara kontatzen garenean
FechaInicio: 2023-04-29
FechaFin: 2023-04-29
FechaAlta: 2023-02-23
Seccion: MEDIALAB - LIB
Proyecto: AKTIBITATE PROGRAMA
Canal: Topaketa eta Jardunaldiak
Idioma: ES
Edad: +16
Entrada: Izen-ematea
EntradaES: Inscripción
FECHAS:
idReserva: 58F368C9-73E7-4954-B03D-ADA4360A9A4E
Fecha: 2023-04-29
HoraInicio: 10:30
HoraFin: 17:30
Plazas: 15
TituloEvento: Álbum de familia: ¿Quiénes somos cuando nos narramos?
TituloEventoEU: Familia-albuma: Nor gara kontatzen garenean?
Sala: MEDIALAB - Lantegia
SalaES: Medialab
SalaEU: Medialab
Ocupacion: Lantegia
OcupacionES: Taller
OcupacionEU: Lantegia