Fantasma, animal (Clemente Castor, 2020)
Gorputzak bere muga propioak ezartzen ditu, eta, horrenbestez, bere utopia propioak ere bai. Alderdi korporala korporalitatetik bertatik transzenditzea fantasia eta nahi horien kontua da. Nola irudikatu transzendentzia hori? Nola gerturatu gorputzaren utopietara? Modu kontzientean edo nahi gabe, zinema beti irudikatu izan da gorputzari lotua. Kamera, luzapen bat. Pantaila, espazioan antolatzeko modu bat. Programa honetan, zinemak eta gorputzak elkar irudikatzen dute beste behin ere, beren mugetatik nork bere mugak gainditzera. Drone baten gorputzean, beste gorputz bat: gizakiarena, zaharra.
Super Natural (Jorge Jacome, 2022)
“Arnastu dezagun sakon eta irents dezagun Lurra”. Ahots robotiko batek hitz egiten digu Super Natural lanean. Esperientzia zinematografiko batera gonbidatzen gaitu ikusleak, gizakiak. Zer esan nahi du horrek? Filma, erantzun bat izan baino lehen, galdera hau eta beste asko da. Zalantzaren eta ziurgabetasunaren prozesuak berak gorputzetan, itsasoetan, mendietan eta begiradetan zehar gidatuko balu bezala. Ahots kontalariak zalantza egiten du, eta, guk, ikusleok, harekin batera zalantza egiteko beharra eta nahia sentitzen dugu.
Fantasma, animal (Clemente Castor, 2020) + Super Natural (Jorge Jacome, 2022)
Reserva: exOrbita proiekzioa 5
FechaInicio: 2023-04-22
FechaFin: 2023-04-22
FechaAlta: 2023-03-17
Seccion: ZINEMA
Proyecto: PANTALLA
Canal: exÓrbita
Entrada: Sarrera
EntradaES: Entrada
FECHAS:
idReserva: 560A07E7-F973-4B99-BD95-C57EFC630A98
Fecha: 2023-04-22
HoraInicio: 17:00
HoraFin: 18:45
TituloEventoEU: exÓrbita proiekzioa 5
Sala: CINE
SalaES: Cine
SalaEU: Zinea
Ocupacion: Zinea
OcupacionES: Cine
OcupacionEU: Zinea