Giza gorputzaren notazioa bai paperean zein bideo edo ordenagailuan pertsonen mugimenduak islatzeko sistema edo teknika da. Mugimenduak kodifikatzeko, ikertzeko edo konposatzeko erabili ohi da, eta irakurleari berau irakurri edo giza gorputzaren edozein mugimendu bereraiki dezan ahalbidetzen du. Cordeirok sormen prozesua ulertzeko baliabide gisa erabiltzen du ordenagailua, emaitza estetikoa aberastuz. Bere lanak denboraren teknologia ikertzen du eta giza gorputzarekin harremanetan eta bideodantzaren eremuan aurrerapausu garrantzitsua adierazten du. M3x3 lana, pieza historiko bat da, zuribeltzean filmatua eta ordenagailua eta dantza uztartzen aitzindaria izan zena. Berria denaren mugei bultza egiten die eta teknologia erabiltzeko aukera urriak dauzkan gizartean ikertu gabeko praktikak aztertzen ditu.
Lantegi honen helburua gorputzaren mugimenduak irakurtzea da, bai era teorikoan baita praktikoan ere. Bi mugimendunotazio eta teknika horren oinarrian dagoen Laban metodoaren araberako mugimenduaren azterketa teorikoa landuko dira lantegian. Edukien aldetik, ezagutzaren bi eremu hartzen ditu kontuan, biak konbinatuz: ordenagailuz konposatutako grafikoak eta ezahozko komunikazioa.
Analívia Cordeiro dantzaria, koreografoa eta arkitektoa da. Dantza ikasketak egin zituen Brasilen Laban's metodoa jarraituz. Ondoren, dantza modernoa ikasi zuen New Yorken Alvin Nikolais, Merce Cunningham, Gus Solomons Jr. eta Viola Farberrekin eta Eutony gorputz konszientzia metodoa aztertu zuen Brasilen. Arkitektura ikasi zuen Sao Paulon eta multimedia masterra egin zuen State University of Campinas – UNICAMPen, komunikazio eta semiotika ikasketak osatu aurretik.
Argazkia:Analivia Cordeiro, M3x3(1974/2015). Artista beraren lagapena.
Lantegia: lantegia gazteleraz eta ingelesez izango da.
Analivia Cordeiro dantzari eta koreografak gidatutako lantegi teoriko praktikoa.