Lengoaia, bere konplexutasun eta adierazpen guztiak orohar hartuta, Katarina Zdjelar serbiar artistaren ikerketaren gai nagusia da. Hizkuntzaren diskurtsoa eta ama hizkuntza ez den hizkera bere obran behin eta berriz agertzen dira, There Is No Is (2006) eta The Perfect Sound (2008) bideoetan, kasu.
Egun ohikoa den egoera bati buruz Zdjelarek duen interesak, pertsona bat "bi hizkuntzen artean" izatea, alegia, ez du itzulpen prozesuan gal daitekeen esannahiaren galeran arreta jartzen. Lengoaia horrek dakarren sormen potentziala eta kultur aukerak ditu aztergai. Zdjelaren obrak, gure ahotsek gure izaera subiraua markatu egiten dituela uzten du agerian. Guk geuk -hizkuntza, ideologia eta erligioa bezalako sistemekin aurrez-aurre- sistema horrekin zein harreman maila ezartzen dugun lekua da ahotsa. Ingelesez ahoskera perfektua gureganatuko dugu, "ezberdin" izateari utziz? edo, ordea, gure nortasuna zainduko duen bariazio bakara sortuz, doinua mantenduko dugu?
Christel Vesters
Lengoaia, bere konplexutasun eta adierazpen guztiak orohar hartuta, Katarina Zdjelar serbiar artistaren ikerketaren gai nagusia da.