Zeintzuk dira mugimenduaren kualitateak? Itzulpena barreiapen gisa irudikatu behar bada, basoaren ertzean durundi egiten duen oihartzuna (Walter Benjaminek deskribatuko lukeen bezala), prozesu eta mogimendu bezala ulertu behar dugu berau. Ondorioz, zentzuen eta lengoaiaren arteko harreman bezala, itzulpena ekintza bat da, non parte hartzen duten agente guztiek esperimentatzen duten uneoro, hitzak, irudiak, gizakiak eta izakiak beraien eguneroko mugimenduetan barreiatzen ari diren. Between Angel and Sage saiakerak pentsamendu hauek ditu oinarri, mundu-an mugimenduari buruzko hausnarketa pertsonala eta itzulpena narrazio-praktika gisa jo dezakegula dioena. Jatorri eta jomugetatik haratago, testuak "migrazioari" buruz dihardu, bilakatzeko prozesua - dena aldatzen da etengage. Bizitza bati buruz hitzegiteak, pertsona, landare edo irudi baten bidaiaz bada ere, itzulpenaz aritzea da: ipuin inkongruenteak kontatzearen praktika.
Ashkan Sepahvand
Ashkan Sepahvanden hitzaldia, Itzultzen ari gara proiektuaren egitarauaren baitan.