Ekologian inspiratuta, Latitudesek arte proiektuetan kokapenak, testuinguruak edo lan prozesuek duten garrantziarekiko interesa garatu dute.
Hitzaldi publikoan ez dute kontakizun kronologiko bat aurkeztuko, Latitudes agentziak azken hamarkadan egin dituen proiektuen harira; aitzitik, zenbait zehar-bide proposatuko dituzte, beren kuratore-proiektuan barrena, esparru publikoari, lehengaiei eta horien eraldaketari erreparatuz. Honako hauek aipatuko dituzte, besteak beste: zinketik abiatuta sortu zen esperantoaren mikro-nazioa, Beijing-eko merkatal-gune bateko airea, eta paperezko albisteen atzean dauden zuhaitz hilak. Latitudes bulegokoek zenbait ezaugarri eta ideia aipatuko dituzte, "giza baliabideen" inguruan, eta baita modernotasun erauztailearen, obsoleszentziaren eta karbonoaren zikloaren inguruan.
Latitudesen hitzaldia.