NIRE ESPAZIO HUSTUTZEAZ
hutsuneen sorrera espazio hutsetan
eskulturan objektu esperimental gisa
kuboaren espazioaren hustea
esferarena
eta zilindroarena
Cézanne besarkatu bitartean
poliedroaren hustea
hiriaren hustea
arkitekturan eta hirigintzan hiria hustea
zerua ikusteko
zinema aretoen sakonune eta zuloetan
kiroletan mundutik kanpoko lekuak
futbolean
defentsak lekualdatu
zuloak ireki
ihes egiteko.
Jorge Oteiza
Itsaso tropikala, T-mobile, Kedarra, Ezpainetakoa, instalazio postpiktoriko bat da. Abiapuntua, espazio hutsa nola tratatu aztertzea (osagai esanguratsu moduan ulertua) eta artistaren praktikarekin bateragarri bihurtzea da. Guztiz piktorikoa den instalazioa sortu du tamaina desberdinetako kartoi kutxak erabiliz, espazio hutsa edukitzeko unitate sinpleen eta egunerokoenak bezala ulertuak. Hala, espazio hutsa instalazioaren oinarrizko eraikuntza material bihurtzen da. Margolana osatzen duten elementuek sakontsuna irabazten dute, hormak zoru distiratsuan islatzen diren bitartean. Kutxak elkarren kontrasteko kolorez margotuta daude: turkesa eta arrosa, gorria eta beltza. Hiru dimentsioko margolan ingurune abstraktu bat sortzen dute. Trompe-l'oeil efektuak bilatu beharrean, Frydrychek bere margolanetan egin ohi duen bezala, halako ilusioi efektu bat gertatzen uzten du, espazio egitura bizi deigarri batean konposatutako kolorezko kutxa errektangularrak erabiliz.
Itsaso tropikala, T-mobile, Kedarra, Ezpainetakoa, Meeting of Project Rooms proiektuaren parte da. Honen helburua hiru sortzaile poloniar gazteren obra aurkeztea da. Horien obra aurkezteko hiru erakusketa bereizi egingo dira 2016 urtean zehar. Artista gonbidatuek, hots, Jasmina Wojcikek, Michal Frydrychek eta Natalia Bazowskak, sormen-ikuspegi ezberdinak erakusten dituzte. Tabakalerarako bereziki egindako lanaren emaitzak aurkeztuko dituzte; eta bertako testuinguruari edo espazioaren historiari lotuta egongo da lan hori. Wojcikek, Frydrychek eta Bazowskak azken hiru urtetan espazioari lotutako instalazioak izan dituzte ikusgai Zacheta Project Rooms aretoan.
Proiektu hau Tabakalerarako ekoiztua izan da Madrilgo poloniar institutoaren elkarlanarekin.
Espazio hutsaren esanahiaren inguruko gogoeta bat planteatzen du Michał Frydrych artistak Meeting of the projetc rooms programaren baitan.