Imagen
Imagen
Descripcion

Komisario independente eta ikus-ikertzailea da. 

Bere azken proiektuen artean aipagarria da If You Are So Smart, Why Aint You Rich? (Horren azkarra bazara, zergatik ez zara aberatsa?), Bonaventure Ndikung-ekin elkarlanean egindakoa Marrakexeko 2014ko Bienalerako eta Picture Berlin (Berlin Argazkia) 2015ean. 2016rako proiektuan artean, aipagarria da Design Anthropology (Diseinuaren antropologia), Yana Milev soziologo/editorearelin lankidetzan, NAiM/Bureau Europa zentroan (Maastricht).

Beste artista batzuekin batera, Berlingo Mindpirates (Buruaren piratak) kolektibo artistikoaren sortzaile izan zen 2013. urtera arte, Mindpirates Projektraum proiektua zuzendu zuen arte.
Erakusketa ugaritako komisario izan da, besteak beste OF Bodies Chang’d to Various Forms, I Sing…(Zenbait formatan eraldatzen diren gorputzei buruz, nik kantu egiten dute..)(cubus-m/Berlin), Fold (Tolestu) CIAP zentroan (BE), Positioning Osmotic Impulses (Bulkada osmotikoak posizionatuz) (2012) Neukölln-eko espetxe ohian, Berlinen, Nomadic Settlers – Settled Nomads (Biztanle nomadak - Nomada finkatuak)(2011) Kunstraum Kreuzberg / Bethanien Berlin | Berlin aretoan (biak Bonaventure Soh Ndikunge-kin elkarlanean), RPLCMNT , SAVVY-n (Berlin) eta There Is No I in Team (Ez dago Ni-rik taldean) Program eV-n (Berlin), Newcastle upon Tyne-eko espazio publiko batean eta BALTIC Centre for Contemporary Art zentroan (Erresuma Batua).

Bere lanaren muina da garapen sozialak modu artistikoan itzuli eta aztertzea, eta pertsonen zein lekuen artean ezagutza kulturalaren trukea sustatzea. Bereziki interesgarriak iruditzen zaizkio diziplina arteko ikuspegiak eta elkarlan-ikuspegiak.
Pauline Doutreluingne-ek sinologia ikasketak egin zituen Gant-eko Unibertsitatean (Belgikan), eta bertan bere Master tesia ere idatzi zuen txinatar arte esperimentalari eta Postorientalismoari buruz. Aurrerago master-programa bat egin zuen arte-kudeaketari buruz Beijingo CAFA zentroan (2004). Beijing-eko Borderline Moving Images Festival jaialdiaren sortzaile izan zen eta zuzendaritza-laguntzaile izan zen Platform China Contemporary Art Institute-en 2007ra arte. 
Cargo - Nota descriptiva
Komisario independente eta ikus-ikertzailea da. 
Tipo
Artistas y Creadores