![](/sites/default/files/styles/breakpoint_376/public/2023-03/id10083-l_orchestre_des_aveugles.jpg?itok=K7Z7J9Id)
L’Orchestre des Aveugles, Mohamed Mouftakir, 2014, Maroko/Frantzia, 110'
Hassan II.-ren erregetzaren lehen urteetan, errege berriarengatik miresmen handia zuen Houcine ospe handiko orkestraren buru da. Halima bere emaztearekin bizi da famili-etxean. Bertan, orkestraren erritmoen artean, Chikhates izeneko orkestrako dantzari tradizionalak eta hainbat pertsonaia bitxi nahastu ohi dira. Bitartean, orkestra berezi honen musikariak, famili kontserbadoreetako emakumeek antolatutako jaietan jo ahal izateko, itsu-plantak egitera behartuta daude. Houcinek, guraso guztiek bezala, bere semea den Mimourentzat onena baino ez du nahi. Baina Mimou Chama auzokidearen alabarekin maitemindu da.
Aurkezpena: Mehdi Haoud, Cinémathèque de Tangereko programazio eta banaketa arduraduna.
Mohamed Mouftakir zuzendariaren L’Orchestre des Aveugles filmaren proiekzioa, Cinémathèque de Tángerek proposatuta.
![](/sites/default/files/styles/breakpoint_376/public/2023-03/id10083-l_orchestre_des_aveugles.jpg?itok=K7Z7J9Id)