Pertenece a Agenda Agrupación
Multimedia
Imagen
Información
Texto Apartado

Gertatu ezina dirudienean gertatzen diren gauza horietako bat da hau eta su artifizialak entzuten ditugu atzean: hilabeteak generamatzan Iván Zuluetak lan egin zuen RTVEko Último Grito programaren artxiboen atzetik. Baina, noizean behin, kudeaketa lanak laberinto bilakatu ohi dira eta eskubideei lotutako gaiak, zintak aurkitzea eta telebista publikoaren ikus-entzunezko herentzia gordetzen duen sotanoraino jeistea ez da erraza izaten. Baina lortu dugu eta orain bai, udako ziklo musikala hasi nahi genuen bezala abiatuko dugula iragartzeko moduan gara: Iván Zuluetak 1969 eta 1970 urteetan zuzendu zuen magazine kultural-pop-musikalaren irudi, marrazki eta soinuekin. Hau da Último grito, berriro ere pantailetan, amaierarik gabe, atzerako kontaketa argiak itzaltzen diren bitartean eta Tarzán Johnny Weissmüller-en oihuak Donostiko zabaltzak hartu ditu:  Aaaaaa, Aaaaaaaaaa!

Miguel Fernández Labayen-en testua (Universidad Carlos III de Madrid):

“'Modernoa, azkenik...!' Horrela deskribatu zuen garai bateko kronika batek Último grito-ren (1968-1970) iritsiera Televisión Españolako bigarren kanalean, UHF-an. 1968ko maiatza zen eta kultur magazine hau zine, arte, musika eta estatu mailako edozein sortze manifestazioren azken mugimenduen oihartzuna izateko borondate sendoarekin jaio zen. Ia berrogeita hamar urte beranduago, espazioak dimentsio mitikoak eskuratu ditu eta historiara pasa da Iván Zuluetaren lehenengo lan profesional gisa eta bideoklip formatoarekin ezagueraz jolastu duen lehenengo programetako bat bezala. Beraz, ez dirudi gehiegizkoa denik esateak Último grito Espainiako estetika hausleen hedatzean eta kontsumoan interesa duen edonorentzat nahitaez ikusi beharreko programa dela.

Duela urte batzuk José María Íñigok, Último grito-ren aurkezleetako bat Texasko Judy Stephenekin batera, oroitzen zuen bezala, programako erabaki estetiko asko “molestatzeko bakarrik egiten ziren, atentzioa deitzeko”. Era honetan, Último grito-k gizarte frankistan moldeak apurtu nahi zituen. Bai tematikoak eta baita estetikoak ere. Aldizkako agerpen batekin TVE-ko gaueko programazioan (astearte eta ostegunetako ia-ia gauerdian eta 1969ko otsaila eta abendu artean emisiorik gabe) eta bigarren katea penintsulako nukleo urbano batzuetara bakarrik iristen zen unean, programak pop art, psicodelia, surf edo komikia bezelako praktika kulturalen berri ematen zuen era heterodoxo batean, eta bisualki oso landuak zeuden piezak zituen. Muntaia, distortsio optikoa edo animazioa era guztietako abesti eta artisten baitan zeuden, Frank Zappatik hasi eta T.Rex-era arte.

Programaren sarrera dagoeneko asmo aitorpen bat zen. Marrazki garbi eta trazu argidun batean, Zulueta beraren kortesia, Tarzan uluka ikusi eta entzuten dugu. Mozketaz Oihaneko Erregearen irudiak Sean Conneryren James Bondekin tartekatzen dira. Azken hau kamerara seduktoreki begiratuz eta tiro eginez. Jarraian, Jane Fonda sartuko da pantailan Barbarella gisa, komiki tira baten BANG! handi bati eta disparo baten soinuari bidea emanez. Handik aurrera eta Tony Newman-en “Let the good times roll”-en erritmora, Popeye, La Pequeña Lulú edo Lon Chaney Operako Mamu gisa bezelako irudiak ikusiko ditugu. Ikus-entzunezko ibilbide honek, mendebaldeko kultura popularraren benetako cocktail molotov-a, primeran laburtzen du Último grito-ren espiritu eta edukiak.

Hasiera batean Pedro Olea zuzendari bilbotarrak sustatuta, programa Iván Zulueta donostiarraren zuzendaritzapean egotera pasa zen bigarren emisiotik aurrera. Zuluetak zuzendari lanak banatu zituen hogei urte inguruko Zine Eskola Ofizialeko bere beste lagun batzuekin: Ramón Gómez Redondo eta Antonio Droverekin. Hiruren artean arduratuko ziren hogeita bost minutu inguruko, zeluloidean grabatutako eta ia presupuestorik gabeko asteko programa honetaz. Honi dagokionez, famatuak dira medio ezari buruzko Zulueta eta bere kideek eginiko adierazpenak. Programan atzerriko bandak jotzera gonbidatu ezin izateak, adibidez, bisualki buruhaustera eramaten zituen. Errealizadoreek konponbide gatzdunak aurkitu zituzten, horren onak izan ziren batzuk gaur egun Espainiako ikus-entzunezko historian nabarmentzen direla. Adibidez, Zuluetaren Beatles-en “Get Back”-en bertsio animatua.

1968ko maiatza eta 1970eko urtarrila bitartean Último grito-ren berrogeita bost programa bota ziren. Gaur egun Televisión Españolako artxiboetan bost bakarrik gordetzen dira. Beraz, Tabakalerako pasea aukera ezin hobea da, ia bakarra, espazio hausle honetara hurbiltzeko. Proiekzio honen aparteko baldintzek gainera, udako terraza batean aire librean, Último grito-ren heterodoxia eta kultur garaikidean utzitako ondarea areagotzen dute. Ziur bere sortzaileak zoriontsu egongo liratekeela zuekin banatzeko

“La cerillera huerfanita contra Papá Noel” Andersenen ipuinaren moldaketa erabat librea (Carmen Santonja, gero Vainica Doble izango zena, pospolo saltzaile gisa) da edo garaiko filmen parodia oso beharrezkoak. “La marrullera” sketch-a bezela, La madriguera-ren (Carlos Saura, 1969) umorezko irakurketa bat da. Goza dezazuela."

Eskerrak: Blanca de Pedro (Koordinazio Instituzionala eta Komunikazioa, RTVE).

Miguel Fernández Labayen

(Universidad Carlos III de Madrid)

 

Descripción Corta

Gertatu ezina dirudienean gertatzen diren gauza horietako bat da hau eta su artifizialak entzuten ditugu atzean.

Tipo de actividad
Pasado
Si
Fechas
Fecha
Estado
Abierto
Tipo de Acceso
Libre
Fecha Fin
Principal
Si
Imagen Listado
Imagen
Tipo Evento
Actividad
Incluir en Cartelera
No
Mostrar enlace a Agrupación
Si
Convocatoria Abierta?
No
Inicio Convocatoria
Fin Convocatoria
Color Texto
Negro
Destacado?
No
Año
2016
Incluir en Medialab
Desactivado
Incluir en 2Deo
Desactivado
En Home
No
Abrir en ventana nueva
Si