Ziklo honetan musikaz, dantzaz eta kantuez beteriko filmeak ikusiko ditugu: Johnnie To zuzendariaren 'Office', Gaël Lépingle 'Una jolie vallée' eta Brian de Palmaren 'Phantom of the Paradise', besteak beste.
Uda imajinatzen hasi ginenean ziklo honen izenburua Cinturón negro de karaoke izatekotan zen Javier Kraheren musika album baten oroimenean. Gero Azken oihua! izenburuan pentsatu genuen. Kasu honetan gure Zulueta maitearen omenez eta honek musika eta telebisitarekin zuen loturari helduz, izan ere izenburu hori bait zuen hirurogeita hamarreko amaieran RTVEn lanean aritu zen musika programak.
Azkenik, izenburua dena delakoa dela ere, uztaila eta abuztuan film hauek programatzera garamatzan interesa garbia da: musika nahi dugu, kantuak eta dantzak nahi ditugu gure kanpoko zinearen irekieran. Musika eta zinea, bai, baina gure programatzeko modu propiotik abiatuta. Posible al da exekutiboek kantatzen duten korrupzio kapitalistari buruzko pelikula bat? Edo Hiru mosketarien adaptazio pastoral bat koro eran? Edo Operako mamua-ren remake glam-rock bat?