Une jolie vallée, Gaël Lépingle, Frantzia, 2015, 54', JBAES.
Frantziako Proventzan girotutako komedia musikala, korista eta bizilagun lokalek interpretatua eta Hiru mosketariak, Dumasen klasikoa adaptatzen dutenak, hara! Joan den udan Marsellako zinemaldian pelikula hau ikusi genuenean Donostiako Orfeoiaz gogoratu ginen, hemen dagoen kantatzeko zaletasunaz eta ze dibertigarria izango litzateken pelikula Donostiara ekarri eta jendea proiektatutako irudien bidez esgrima eta koroak egitera animatzea. “Eran uno, dos y tres, los famosos mosqueperros / Y el famoso D'Artacán siempre va con ellos...”. Bai, gure haurtzaroko telebistako serieko sintoniaz ere gogoratu gara eta filma honetan denak daudela konfirmatzen dugu: Richelieu, Milady, Rocheforteko kondea eta Austriako Ana erregina.
Frantziako Proventzan girotutako Gaël Lépingleren komedia musikala, korista eta bizilagun lokalek interpretatua eta Hiru mosketariak, Dumasen klasikoa adaptatzen dutenak, hara!