Phantom of the Paradise, Brian de Palma, 1974, 92', JBAES.
Opera, fantasia, terrore gotikoa, ohiuak eta rock and roll-a, zer gehiago eska daiteke? kultu pelikula baten aurrean gaude. Operako mamua-ren bertsio glam/surf/pop honetan, antiheroia Winslow da, partiturak lapurtu dizkioten desitxuratutako musikagile bat eta Swam maltzurraren aurka borrokatzen duena (Paul Williams mitikoa). Argumentu honetatik abiatuz, dena da posible: maitasun istorio klasikoa, ongia gaizkiaren aurka sorgindutako antzoki bateko atzealdean eta eszenatokitik mugarik gabeko soinuak. Eta guzti hau Brian de Palmaren agindupean. Bere lehenengo thrillerra entregatu berri zuen (Sisters, Las hermanas diabólicas, 1973) eta bere hurrengo klasiko handia adaptatzear zegoen: Carrie (1976).
Opera, fantasia, terrore gotikoa, ohiuak eta rock and roll-a, zer gehiago eska dakioke Brian de Palmaren film honi? Kultu pelikula baten aurrean gaude.