Esker onak: Paco Palacios, Miguel Lopez eta Kate Moss. Honako hauen babesarekin: Centro de Iniciativas Culturales de la Universidad de Sevilla (Sevilla), Kunstverlehung Zaj (Berlin), Maison de la Danse Comique (Nantes), Zentro Nodriza (Txileko Santiago).
Hauek Biak zain ditugu honezkero. Ez zaituzte ezagutzen, baina badakite gau seinalatuan bertan egongo zarela. Electroumorea da hitzordu honetarako aitzakia. Antzerki genero berri baten lekuko pribilegiatu izango zara. Hauek Biek hilabeteak daramatzate era bitxian esleitu zitzaizkien subjektibotasunen muga fisikoak mise en abyme moduan jartzeko moldeak ikertzen. baRSan metodoa aplikatuz inoiz ikusi gabeko adierazpen eszenikoetara iritsi dira. Zu bakarrik falta zara. Zure presentzia falta da bakarrik.
Hauek Biek beren existentziak gorabehera iraun dute Electroumoreari esker, eta orain unea iritsi da zurekin partekatzeko uda mineko eta Aste Nagusiko gau honetan. Hauxe da mundura itzultzeko unea. Ez dago atzerakorik. Eltzean dilistak bor-bor ari dira dagoeneko.
Electroumorea da hitzordu honetarako aitzakia. Antzerki genero berri baten lekuko pribilegiatu izango zara.