Gimme Danger, Jim Jarmusch, AEB, 108', JB (ingelesez) gaztelerazko azpitituluekin
1960ko hamarkadaren amaieran, The Stooges-en rock'n'roll indartsu eta bortitza agertu zen Ann Arbor-en (Michigan), iraultza kontrakulturalaren garaian: bonba batek eztanda egitea bezalakoxea izan zen hura orduko musika-paisaian. Rock, blues, R&B eta free jazzaren arteko nahasketari esker, Iggy Pop ezagutarazi zuen taldeak aurrerago rock alternatibo deituko den horren zutabeak ezarri zituen. Gimme Danger filmak The Stooges-en epopeia kontatzen du, eta historiako rock talde garrantzitsuenetako baten testuingurua aurkezten digu: haien bilakaera musikala, kulturala, politikoa eta historikoa, haien abenturen, pozen eta nahigabeen bitartez eta haien inspirazio-iturriak eta lehen erronka komertzialen arrazoiak gogora ekarriz.
Jim Jarmusch-en filmak funtsezko erreferentzia dira zinema independentean, eta maiz izan ditugu Zinemaldian azken urte hauetan: Broken Flowers (2005) eta The Limits of Control (2009) Perlak sailean ikusgai izan ziren, eta Ghost Dog: the Way of the Samurai filmak American Way of Death: 1990-2010eko Amerikako zinema beltza atzera begirako zikloan parte hartu zuen.
Jim Jarmusch zuzendariaren 'Gimme Danger' filmak The Stooges-en epopeia kontatzen du, eta historiako rock talde garrantzitsuenetako baten testuingurua aurkezten digu: haien bilakaera musikala, kulturala, politikoa eta historikoa.