A cidade onde envelheço, Marilia Rocha, Brasil, Portugal, 99', JB (Portugesez) ingeles eta gaztelerazko azpitituluekin
Brasilen bizi den Francisca portugaldar gazteak bere etxean hartuko du Teresa, aspaldiko ezagun bat, zeinarekin harremana galduta baitzuen. Teresa non finkatu nahi den aurkitzen ari da; Francisca, aldiz, Lisboan zeukan bizitzara itzultzeko irrikitan da.
Marilia Rochak (Belo Horizonte, Brasil, 1978) fikzioan egindako lehen saioa A cidade onde envelheço / Where I Grow Old filma da, iaz Toulouseko Zinema Eraikitzen sailean parte hartzeko hautatua eta Rotterdamen estreinatua. Brasilgo hiri batean berriz elkar aurkitzen duten Portugaleko bi lagunei buruzko film bat da; antza denez, bizitzan egoteko bi modu desberdin dituzte.
Marilia Rochak fikzioan egindako lehen saioa A cidade onde envelheço / Where I Grow Old filma da. Brasilgo hiri batean berriz elkar aurkitzen duten Portugaleko bi lagunei buruzko film bat da.