Ejercicios de memoria, Paz Encina, Argentina, Paraguai, Frantzia, Alemania, 70', JB (Gazteleraz) ingelesezko azpitiuluekin
Paraguaik Latinoamerikako diktadura luzeenetakoa jasan zuen 1954tik 1989ra bitartean. Agustín Goiburú izan zen Stroessner-en erregimenaren aurkari garrantzitsuena. Dokumental hau Goiburúren hiru seme-alaben oroitzapenen bitartez barneratzen da testuinguru politiko horretan.
Paz Encinaren (Asunción, 1971) lehen film luzeak, Hamaca paraguaya-k, prestigio handiko sari ugari lortu zituen; besteak beste, FIPRESCI saria Canneseko zinema-jaialdian. Bere bigarren film luzea, Ejercicios de memoria, munduko estreinaldia izango da Zabaltegi-Tabakalera sailan. Bertan, Alfredo Stroessner-en diktaduraren aurkari saiatuenaren figura aztertzen du: Agustín Goiburú, 1977an Cóndor operazioaren barruan eraila. Ejercicios de memoria haren hiru seme-alaben oroitzapenetan barrentzen da, Latinoamerikako diktadura luzeenetako baten testuinguru politikoa birsortzeko asmoz.
Paz Encina zinemagilearen bigarren luzemetraiaren estreinaldia mundu mailan. Dokumentalak Agustín Goiburúren pertsona dakar gogora.