O ornitólogo, João Pedro Rodrigues, Portugal, Francia, Brasil, 118', VO (Portugaldarra, inglelesa, txinera mandarin, mirandarra, latin) ingeles eta gaztelerazko azpitituluekin
Fernando ornitologo bakartia galzoriko zikoina beltzen bila ari dela, Portugal iparraldeko ibai urrun batean, ur-lasterrek eramango dute. Txinar erromes pare batek salbatuko du, Santiago de Compostelarako bidean doazela. Bere bidea berriz aurkitu nahian, baso ilun eta kezkagarri batean sartuko da Fernando. Baina aurkitu, oztopo harrigarri eta ustekabekoak aurkituko ditu, baita bera neurtuko eta mugara eramango duen jendea ere. Arian-arian, bestelako gizon bat bihurtuko da: inspiratua, polifazetikoa eta, azkenik, goiargiduna.
João Pedro Rodrigues (Lisboa, 1966) Biologia ikasten hasi zen, ornitologo izateko asmoz, baina azkenean bertan behera utzi zituen ikasketak, arreta osoa zinemari emateko. O Ornitólogo / L’ornithologue filma bosgarren film luzea du. Locarnoko lehiaketa ofizialean sartu da, aurreko filmekin Canneseko Un Certain Regard sailean eta Veneziako zinema-jaialdian lehiatu eta gero. Hain zuzen, ornitologo bakarti bati buruzkoa da filma; galzoriko zikoina beltzen bila ari dela ibaiak herrestan eramango du, eta muturreko egoerei aurre egitera behartuko duen baso misteriotsu batean murgilduta amaituko du.
João Pedro Rodrigues zuzendariaren 'O Ornitólogo' filmak muturreko egoerei aurre egitera behartuko duen baso misteriotsu batean murgilduta amaituko duen ornitologo baten bizipenak dakar pantailara.