The Illinois Parables, Deborah Stratman, EEUU, 60', JB (Ingelesez) gaztelerazko azpitituluekin
Dokumental esperimentala. Hamaika parabolaren bitartez, Illinois estatuaren historiako zenbait gertakari kontatzen dira: eskualde bateko fedeari, indarrari, teknologiari eta exodoari buruzko binetak. Txerokiei beren lurra indarrez utzarazi zietenetik hasi, eta frantses ikariarren komunitate utopikoa ezarri, erreaktore nuklearra asmatu eta Pantera Beltzen liderra (Fred Hampton) hil zuten arte, filmak kokatze, kanporatze, aurrerapen teknologiko, indarkeria, mesianismo eta erresistentziari buruzko istorioak helarazten dizkigu. Illinois tranpa egoki eta egituratu bat da hemen; haren istorioak alegoria bihurtzen dira, eta alegoria horien bitartez sinesmenek eta ideologiek gizarteak nola eratzen dituzten aztertzen da.
Deborah Stratman (Washington, 1967) zuzendariak The Illinois Parables dokumentala aurkeztuko du. Sundancen estreinatu zen, eta Europako estreinaldia Berlinen izan zen. Estatu Batuetako artista eta zinemagile entzutetsu honen aurreko lana, Second sighted (2014), Tabakaleran programatu zen Gutun Zurien programan. Oraingo pieza esperimental honetan, sinesmenek ideologia sozialean eta nortasun nazionalean izan duten egiteko historikoa aztertzen du.
Deborah Stratman zuzendariaren 'The Illinois Parables' dokumentalak sinesmenek ideologia sozialean eta nortasun nazionalean izan duten egiteko historikoa aztert