Duela 65 milioi urte, animalien mundua errotik aldatu zen. 15 kg baino gehiago pisatzen zuten lurreko animalia guztiak desagertu ziren, salbu eta krokodiloak. Dinosauro nagusiak betirako desagertu ziren. Desagertze horren iturburuan dago pertsona batek irudika lezakeen gertakaririk lazgarriena, ezin itzurizkoa, gainera. Lars Von Trier zinegilearen Melancholia / Malenkonia filmean gertatu bezala, zeruko gorputz batek bete-betean jo zuen Lurra.
Koenraad Van den Driesche geologoaren gidaritzapean, gertakari horren aztarnak aztertuko ditugu, izan ere, garai hartako geruza geologikoetan markatuta geratu baitzen talka. Nahiz eta ezin dugun gertakaria bera ikusi, ibilaldi honi esker, hiriko hainbat toki interesgarri ikusteko eta Donostiaren garapen geologiko eta historikoari buruzko ikuspegi txukun bat ezagutzeko aukera izango dugu.
Oharra: Ahalegin fisiko apur bat egin behar da eta zenbait toki ez daude egokituta mugikortasun mugatuko pertsonentzat (eskatuz gero, moldatu daitezke). Adin txikikoek heldu baten laguntza beharko dute. Tabakalerako Info Puntutik abiatuko dira ibilbideak.
Koenraad Van der Driesche geologoak gidatutako ibilaldi gidatu honetan Donostiaren garapen geologiko eta historikoari buruzko ikuspegi txukun bat ezagutzeko aukera izango dugu.