KomikiLabea DSS2016EU eta Gipuzkoako Foru Aldundiko kultura sailaren elkarlanetik sortutako topaketa da. Komikiaren mundua esploratzen du eta arte horrek jorratzen dituen ikuspegi ezberdinak aztertzen ditu; bai alde artistikoa eta sormenezkoa, bai lengoaia ere.
Tabakalerako zinemak ere ospazkizun honekin bat egin du saio bikoitz batekin: batetik, Min Liu artista taiwandarraren film laburra, eguneroko gisa: “egunero animazio bat sortu nuen 100 egunetan zehar, eskuz animatuz irudiak banan banan. Inspirazioa edozein une eta lekutatik iristen zitzaidan, nire fantasiatik edo aurkitzen nituen katuetatik”.
Eta Sangho Yeon zuzendariaren animazio film luze berriaren lehen emanaldia, film ilun eta bortitza: kaleko zonbiak eta desamodio istorio bat.
Tabakalerako zinema komikiaren jaialdiarekin bat egingo du zinema garaikideko bi pelikula proiektatuz: Min Liu-ren 'Bloody Dairy' eta Sangho Yeon-en 'Seoul Station'.