Bisita hauek hezitzaileak, zientzialariak, biologoak, historialariak, antropologoak, ikasleak... gonbidatzea proposatzen dute erakusketetan interpretazio berriak egin eta zentzu geruzak gainera ditzaten. Helburua erakustaretoetan ustekabeko topaketak eragitea da, bestela gertatuko ez liratekeen bidaiak eta ibilbideak ahalbidetzeko.
Azaroak 30
Miren Cajaraville, biologia zelularrean katedraduna.
Urtarrilak 25
Mikel Agirre, agroekologian aditua. Bisita esperimental honetan Donostian sortu diren hiri baratza komunitarioek egin duten lana ezagutuko dugu. Izan ere, hirietan natura eta gizakiaren arteko harremana etengabe eraldatzen ari da. Halaber, gure inguruan gertatzen diren prozesu naturalekin kontaktua galtzen goaz, ezjakintasuna areagotuz, adibidez gure elikaduraren kasua.
Bisita hauek hezitzaileak, zientzialariak, biologoak, historialariak, antropologoak, ikasleak... gonbidatzea proposatzen dute erakusketetan interpretazio berriak egin eta zentzu geruzak gainera ditzaten.