

68ko maiatzan Marker, Resnais edo Godard bezelako zuzendariak kalera atera ziren beraien 16mm-ko kamarekin «cinétracts»-ak grabatzeko, bizitzen ari ziren errealitateari buruzko laburmetrai txiki eta anonimoak. Gaur egun, dijitala eta internetari esker, gure cinétracts-ak sortu eta hedatzea inoiz baino errazagoa da.
Terrorismo de autor kolektiboarekin batera gure ikus-entzunezko piezak pentsatu eta grabatuko ditugu. Egoerak sortuko ditugu, egunerokotasunari buruz bisualki hausnartuko dugu, autoritate figurak asaldatuko ditugu, anonimatoarekin jolastuko dugu eta eten gabe trolleatuko dugu. Terrorismo de autor-i jolastea gustatzen baitzaio eta baita ausar zaitezen.
16 eta 21 urte bitarteko gazteei zuzendutako lantegi honetan Pariseko 68ko maiatzean sortutako 'ciné-tracts' mugimenduaren ideia berreskuratuko dugu.
