Imagen
Imagen
Descripcion

Argazkia: Juande Jarillo

Idoia Montónen lan artistikoa autobiografiarako eta komunaren biografiarako sarrera eta irteera kontakizun bat da. Aukeraketa prozesu bat da, eta horren bidez errealitatea azter daiteke; ordenarik gabeko munduaren gaineko ikuspegia, tenkatutako forma dinamikoak ugari direla. Montónen pinturak eta marrazkiak egunerokoaren irudi katalogo batetik abiatuta eraikitzen dira, eszena batzuk antzerki bihurtzeko halako joera batez. Collageetan bat egiten dute artifizio eta apaindurarekiko gustuak, sistema irekiek, behin-behineko hipotesiek edo zentzua produzitzeko nahiak. Lanbideari lotutako tekniken erabilera eta mundu prekario eta aldi berean alegiazko batera garamatzaten irudi errepikariak, poetika ukigarri eta fisiko bat, Montónen pintura-lanaren ezaugarri.

Bilbon eta Donostian egon ondoren, Idoia Montón Idoia Montón (Donostia, 1969) Bartzelonan bizi da gaur egun, eta bertan egiten du lan. EHUren Leioako Arte Ederren Fakultatean Arte Ederrak ikasi zituen. 1989 eta 1990-1991n Ángel Badosek Artelekun emandako eskultura lantegietan izan zen. Zenbait sari eskuratu zituen, tartean Gipuzkoako Artista Berrien Lehen Saria eta Juan de Otaola eta Pérez de Saracho Beka (Kultur Basauri), 1993an. Banakako erakusketak egin ditu, esaterako Donostiako San Telmo Museoan (1995); Retratos de la gente de Egia, Garraxi Taberna, Donostia (2004); La acción del arte, Bilkin Art Gallery, Bilbo (2003); Imágenes de la KM, Kasa de la Muntanya, Bartzelona (2008); Partitura libre, Experimentem amb l’Art, Bartzelona (2011); Un reflejo tangible, Halfhouse, Bartzelona (2012), edo La kasa del carpintero insurgente, Galería Alegría, Madril (2014). Erakusketa kolektiboen artean ditu, besteak beste, honakoak: Aláez, Figari, Montón, Salaberría, Juana de Aizpuru Galeria, Madril (1991); Hacer, la imagen, Buades Galeria, Madril (1992); Entre el objeto y el arte, Vanguardia Galeria, Bilbo (1992); La caja de Pandora, Kultur Etxea, Basauri (1994); Charcutería, Buades Galeria, Madril (1996); La cicatriz interior, Alcalá 31 Aretoa, Madril (1996), edo Icónica, Patio Herreriano Museoa, Valladolid (2006).
Cargo - Nota descriptiva
Artista
Tipo
Artistas y Creadores