Mañana Goodbye, Marion Cruza eta Pablo Marte + tabako fabrikako langile ohiak, Espainia, 2016, 250'
Mañana Goodbye hamabi kapituluko serie bat da, eta garai bateko tabako fabrika egungo Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentro bihurtu zeneko ekoizpen ereduaren aldaketa aztertzen du. Eraldaketa prozesu honek ez zuen soilik langile belaunaldi batean eragina izan, ez zen lan-mota zehatz batera mugatu, eta ez zen bakarrik maila lokalean gertatu. Egia esan, askotariko aldaketak ekarri zituen, aldaketa lausoak eta sakabanatuak, bai kausetan bai efektuetan ere.
Serieak oso argumentu sinplea garatzen du. Antzerkizuzendari batek tabako-fabrikako langile ohiek osatutako talde batekin performance bat egiteko mandatua jasotzen du. Ondoren, eta hamabi kapitulutan zehar gertatzen denak, motiboaren eta irudiaren ugaritasunari ematen dio bide apropos.
Agerian bi galdera garrantzitsu: lanari dagokionean, zer behar dugu iraganetik? Eta nola eta nondik hitz egin memoriaren inguruan?
Saio hau 2015eko otsailean hasitako lan prozesuaren itxiera bezala planteatzen da. Goizean lehen sei kapituluak ikusiko ditugu eta arratsaldean hurrengo seiak. Serie osoaren proiekzioaren ondoren proiektuan parte hartu duten artista eta kolaboratzaileen arteko solasaldia izango da.