Pertenece a Agenda Agrupación
Multimedia
Imagen
Información
Texto Apartado

Burden, Richard Dewey y Timothy Marrinan, AEB, 2016, 90', JBAES, DCP

Lehen saioa: Chris Burden Kaliforniako Unibertsitateko ikasle gazte bat zen bere gradu amaierako tesirako eskolako armairuan giltzapetzea erabaki zuenean. Eta bertan izan zen bost egunez eta bost gauez, ikaskideek eta irakasleek egiten zizkioten galderei  erantzunez eta ekintza hori artelan bihurtuz (Five Day Locker Piece, 1971).

Bigarren saioa eta ospea: hilabete batzuk geroago, eta galeria baten espazioan, lagun bati eskatu zion bost metroko distantzian 22. kalibreko errifle batekin bere kontra tiro egiteko. Emaitza: zauri bat eta kea besoan eta historia garaikideko performance gogoangarrienetako bat (Shoot, 1971). Burden artearen Olinpoan sartu zen horrela, bi urrats eginez eta premiaz. 1970eko hamarkada zen, eta gorputza eta horren mugak –performance, body-art, happening, ekintza?– ez ziren berehalakoan desagertuko: Joan Jonas, Marina Abramovich, Ulay, Richard Burden…

Film dokumental honek artistaren ibilbidearen 45 urte jasotzen ditu artxiboko irudien, elkarrizketen, argazkien eta artistaren artxibo pertsonalaren bidez: mugak bilatu nahian gorputza eta urraketa etengabe nahasten zireneko hastapen basatietatik hasi eta gerora erakunde artistikoarekin desengainatu eta eskulturaren bideak jorratzea erabaki zuen arte. Zinema garaikidearen bidez artisten erretratuen inguruan antolatu dugun zikloaren lehen kapitulua da gorputzak artean duen papera ulertzeko ezinbesteko figura baten erretratu hau.

Descripción Corta

Film dokumental honek Chris Burden artistaren ibilbidearen 45 urte jasotzen ditu artxiboko irudien, elkarrizketen, argazkien eta artistaren artxibo pertsonalaren bidez.

Temática
Tipo de actividad
Pasado
Si
Fechas
Fecha
Estado
Abierto
Tipo de Acceso
Libre
Fecha Fin
Principal
Si
Imagen Listado
Imagen
Tipo Evento
Actividad
Incluir en Cartelera
No
Mostrar enlace a Agrupación
Si
Convocatoria Abierta?
No
Inicio Convocatoria
Fin Convocatoria
Color Texto
Negro
Destacado?
No
Año
2017
Incluir en Medialab
Desactivado
Incluir en 2Deo
Desactivado
Subtitulo
Richard Dewey eta Timothy Marrinan zuzendarien film bat
En Home
No
Abrir en ventana nueva
Si