What Means Something, Ben Rivers, Reino Unido, 2016, 67' JBAES, DCP
Rose Wylie artista 1934 urtean jaio zen Kent-en, Ingalaterran. Dover arte eskolako ikaslea izan zen 50eko hamarkadan, “arte ikasle bihurriaren etapa” gisa definitzen duen garaian. Bere biografiako berezitasuna zera da, denbora luzez eszena artistikotik erabat desagertu zela eta hirurogeita hamar urte bete zituenean berragertu zela energiaz beteta eta originaltasun osoz. Sariak eta esker ona jasotzen hasi zen orduan Londreseko arte munduan, Tate-en eta herrialdeko galeria onenetan erakutsi zuen bere lana. Kultuzko artista bilakatu zen. Film hau Rosen erretratua da Ben Rivers-en eskutan/kameran. Rivers ere Londresen jaioa da eta herrialdeko artista garrantzitsuenen artean azaldu ohi da bere izena azken hamarkadetan. Riversek Tabakalera bisitatu zuen obretan geundenean Ben Russellekin batera tailer bat emateko, baina orduz geroztik ez dugu bere lana proiektatzeko aukerarik izan. Riversek horrela definitzen du lan hau: “Rose duela urte batzuk ezagutu nuen eta lagun egin ginen. Bere estudioa bisitatzera joan nintzen eta berak nire pelikula batzuk ikusi zituen. Zorionez, gustatu zitzaizkion. Orduan galdetu nion ea berari buruzko pelikula bat egiterik izango nukeen eta baietz esan zidan. Pelikula, beraz, bi lagunen arteko topaketa da”.
Rose Wylie sortzailearen erretratua egin zuen Ben Riversek film honetan.