"AEB-etan ematen ari den 'Drogen aurkako gerra' afroamerikarrak gartzelaratzeko aitzakia berri batean bilakatzen ari da, ahaztu gabe, bataz beste, egunean poliziak 3 pertsona beltz hiltzen dituela. 'Primitibo' izendatzen ditugun herrialde horietan, pertsona edo animalia baten hilketak, biktima eta hiltzailearen arteko lotura bat ezartzen du. Batasun honen inguruan hitz egin nahiko nuke, eta hausnartu ba ote den era honetako harremenen presentzia edo absentzia gaur egun AEBetan poliziak herritar afroamerikar bat hiltzen duenean."
Michael Taussig
Streaming bidez jarraitzeko aukera izango da: streaming.tabakalera.eu
Michael Taussig antropologoaren hitzaldia. Egile honen jakintza eremuak, fiktokritizismoa deritzona, ekintza errealak eta fikziozkoak, behaketa etnografikoa, artxibo historikoa, teoria literarioa eta memoria uztartzen ditu.