Aelita, Yakov Protazanov, Sobiet Batasuna, 1924, 120’
Zinema errusiar mutuaren garaiko klasiko bat eta zinemaren historiako zientzia fikziozko lehenengo luzemetraietako bat. Los Martera kohete batean joango den gaztea da eta Aelita erreginarekin batera erregearen aurkako iraultzaren lider bilakatuko da. Historia errusiarrarekin daukan analogia argia da eta hori -politika- film honen irakurketetako bat da. Baina Aelita-n zerbait azpimarragarria bada, bere irudimena eta baliabide bisualak dira: jantziak eta eskenatokiak konstruktibismo “martetarraren” miraria dira. Aleksandra Eksterrek eginak dira, Metrópolis (Fritz Lang, 1927) eta hogeigarren hamarkadako zinema alemaniar espresionistaren joera aurreratu eta eragin garbia zuten.
Yakov Protazanoven "Aelita" ikusiko dugu, zinema errusiar mutuaren garaiko klasiko bat eta zinemaren historiako zientzia fikziozko lehenengo luzemetraietako bat.