Dans les pas de Trisha Brown, Marie-Hélène Rebois, Frantzia, 2016, 79’
1979ko ekainaren 21ean Trisha Brown koreografoak Glacial Decoy pieza estreinatu zuen New Yorken. Isiltasunean eginiko mugimenduz betetako 18 minutu, Robert Rauschenbergek eginiko jantzi eta dekoratuekin lagunduta. Eta beste behin ere, dantza garaikidea eta postmodernismoaren kontzeptu eta mugen berdefinizioa, askotan aitzindaria izan den sortzailearen eskutik. Ia berrogei urte beranduago Pariseko operako ballet konpainiak pieza hau berriro aktibatzea erabaki zuen. Oraingo honetan Lisa Kraus eta Carolyn Lucasen zuzendaritzapean. Horri esker, eta Marie-Hélène Reboisen proposamen dokumental honen bidez, dantza munduan mitikoa den pieza hau berriro idazteko/aktibatzeko eginiko entsegu, beroketa, froga, errepikapen, mugimendu eta saialdietara hurbilduko gara era pribilegiatuan.
Eta orain, artisten erretratuen ziklo honetan interesatzen zaizkigun galderak: Nola transmititzen liteke mugimendua? Nola idatzi eta irakurri mugimendua? Trisharen mugimenduen errepikapen eta behaketak Trisharen irudia – erretratua- ekartzen digute? Dantzari buruzko ohar horien berrirakurketa hel egite gisa uler daiteke? Pelikulan zuzendariak ikusten ditugu Trisharekin izan zuten esperientzia oroitzen eta sentsazio horiek dantzariei transmititu nahian. Pelikulan Trisha bera ikusiko dugu pieza taularatzen artxibo materialetan; 80ko hamarkadako bere ekipoa obra ezberdinetan lanean eta mugimenduaren, grabitatearen, espazioaren eta kaosaren mugak hausten. Beraz, artistaren erretratua da bai. Artista beste gorputz batzuk hartuz, beste hiri bat, beste eskenatoki bat eta irudi berriak sortuz, esperientzia berri bat, autoerretratu berri bat.
Proyección de la película "Dans les pas de Trisha Brown" de Marie-Hélène Rebois.