Angélica (una tragedia), Manuel Fernández-Valdes, Espainia, 2016, 86' JB
Has gaitezen Angélica Liddell ezagutzen ez dutenei zuzenduz: Literatura dramatikoaren Sari Nazionala, Veneziako Antzerki Bienalean Zilarrezko Lehoia eta arte eszenikoetako nazioarteko panoramako ahots-gorputz-presentzia hunkigarri eta sutsuenetako bat: indar hutsa eta bizitza hutsa. Orain, galdera itxurako oharra Angélica ezagutzen duen publikoarentzat: Pelikula bat hurbil daiteke eta erretrata dezake artista honek daukan pertsonalitatea? Posible al da eskenatoki parean egotea ez den esperientzia batek Angélicaren presentzia eta obraren indarra antzematen uztea? Hori posible al da?
Bai, posible da. Hau artearenganako jaieradun bati buruzko pelikula da; sorkuntza eta bizitzaren arteko erlazio gorabeheratsuari buruzkoa. “Pelikula honek ez du erakusten artista batek bere obra nola probasaiatzen duen, bere bizitza nola probasaiatzen duen baizik. Bakarrik, ispilu baten aurrean”, dio Fernández-Valdés zuzendariak. Eta horrela hasiko da guztia: Angélica Liddell bere hurrengo obra prestatzen ari da eta Manuel Fernández-Valdések erretratatzeko helburua dauka. Liddell Europako antzerkigile nagusienetakoa bilakatu da eta bere lan autobiografikoak minik intimoena agerian uzten du. Erabaki honek bere egiteko eraren esentzian eragiten du baita berarekin lan egiten duten pertsona guztiengan ere. Bakoitzak erabaki beharko du noraino iritsi nahi duen. Pelikularen zuzendaria ez da esperientziatik kanpo geldituko. Tragediatik kanpo.
Angélica Liddell-i buruzko pelikula bat, literatura dramatikoaren Sari Nazionala, Veneziako antzerki bienalean zilarrezko lehoia eta arte eszenikoetako nazioarteko panoramako ahots-gorputz-presentzia hunkigarri eta sutsuenetako bati buruzko filma.