Die Geträumten (The dreamed ones), Ruth Beckermann, Austria, 2016, 89’ JBAES, DCP
Korrespondentzia literario eta intimo baten irakurketa izan liteke bestea ezagutzeko modu bat? Erretratu forma bat? Hel egite bat? Bi aktore gazte, Anja Plaschg eta Laurence Rupp soinu estudio batean elkartuko dira, gerra osteko Vienan, Ingeborg Bachmann eta Paul Celan poetek elkarri idatzi zizkioten eskutitzak ahots gora irakurtzeko. Maitasuna, ezina, mina, pasioa, distantzia, barkamena, laguntasuna…
Hogeita hamar urte baino gehiago iraun zuen eskutitz trukeak. 1948 urtean hasi ziren, poetisak 22 zituela eta 1971 urtean amaitu ziren, Celanen heriotz tragikoak behartuta. Eta, irakurketa aurrea doan heinean, aktoreei zerbait gertatzen hasten zaie, zerbait gertatzen hasten zaigu: orduko eta oraingo bizitza eta sentimenduak nahastuko dira irakurketa gaur egungo musikaren grabaketa balitz bezela: irakurketa etenak, zigarroak, ezusteko elkarrizketak, hutsera begiradak, agurrak eta berriz biltzeak pelikula sutil bilakatzen dira, pelikula baten barruan dagoen pelikula eta bi idazle hauen bizitzan gerta zitekeena gauzatzen dute. Denbora zeharkatzen duen erretratua, beraz. Eta literaturara zinematografikoki eginiko azken urteetako hurbilpenik erakargarrienetako bat.
Literaturara zinematografikoki eginiko azken urteetako hurbilpenik erakargarrienetako bat.