Ibilbide hauetarako hezitzaileak, zientzialariak, biologoak, historialariak, antropologoak, ikasleak... gonbidatzen ditugu Tabakalerak hartzen dituen erakusketen gainean ikuspuntu berriak eskain ditzaten.
Helburua erakusketa-aretoetan ustekabeko topaketak eragitea da, bestela gertatuko ez liratekeen irakurketak ahalbidetzeko.
IRAILAK 27 (asteazkena)
Irati Gorostidi, Arantza Santesteban, zinemagileak
Arantza Santesteban eta Irati Gorostidiren ahotsez lagunduta, Eric Baudelaire. Ramón Raquello eta bere orkestraren musika erakusketan murgilduko gara. Zinema eta literaturan duten interesa eta Eric Baudelaire-ren parktika artistikoa gurutzatuko dute irratsaio formatuaren bidez.
UZTAILAK 19 (asteazkena)
Víctor Iriarte, Tabakalerako ikus-entzunezko programaren arduraduna.
ZINEMAREN KONTRA
Eric Baudelaireren erakusketa bisitatzeko soinu-paseoa, audiogida edo podcast deskargagarria entzungo dugu erakusketa bisitatzen dugun bitartean.
45 pelikulen 45 zati: hau 45 pelikula horien lehenego minutuekin osatutako bilduma bat da, 45 hasiera beraz, bata bestearen atzetik, bata bestearen atzetik, bata bestearen atzetik.
Nola hasten dira pelikulak? Zer dago hasiera bakoitzaren aurretik? Zer dago ondoren? Non eta noiz hasten da erakusketa bat? Zer dago ondoren?
Soinu-artxibo horien muntaia eta Eric Baudelaireren erakusketaren artean gerta daitekeena esperimentatzeko dagoen zerbait da. Zinema. Zinemaren kontra.
Ibilbide hauetarako hezitzaileak, zientzialariak, biologoak, historialariak, antropologoak, ikasleak... gonbidatzen ditugu Tabakalerak hartzen dituen erakusketen gainean ikuspuntu berriak eskain ditzaten.