Instalazio hau erakusketa-gunearen inguruan dauden hiru elektrizitate-harguneren inguruan eraikiko da. Lehendabizikoz Tabakalera bisitatu nuenean, konturatu nintzen “edanleku” gisa erabiltzen zirela entxufeak eraikinean. Erabiltzaileek eskultura moduko pila txikiak egiten dituzte euren motxila eta txaketekin, euren gailu digitalak bateriaz betetzeko entxufatzen dituzten bitartean. Entxufeak eraikinaren elementu fisikoak dira. Aitzitik, elektrizitateak “ez du formarik” eta adierazpen fisiko bat behar du “toki batetik bestera iristeko”. Eta, aldi berean, jendeak elektrizitate-harguneak behar ditu harremanetan jartzeko, adibidez, beste toki batzuetan dauden lagun eta familiakideekin.
Entxufeak eraikin osoan barrena sakabanatuta daude, korronte-hargunean eraikin modernoetan instalatzeko araudiren bat jarraituz, segur aski. Planifikatu gabeko espazioaren erabilera honek kontraste arraroa sortzen du arkitekonikoki hain modu xehean diseinatutako eraikin erraldoi honen barruan antolatutako jarduerekin.
Pernille With Madsenen instalazio hau erakusketa-gunearen inguruan dauden hiru elektrizitate-harguneren inguruan eraikiko da.