Krizácek (Little Crusader), Václav Kadrnka, Txekiar Errepublika, 2017, 90’ JBAES
Film hau beste garai batetik atera direla diruditen horietako bat da, duela 50 urte baino gehiago egin direla diruditen horietakoa, erdi aroko istorioekin eta Bresson-en eta Tarkovskiren filmekin antzekotasuna dutenetakoa. Hein batean, Andréi Tarkovskiren atzera begirakoarekin proposatu nahi dugun jolasa da haren filmek gure garaiko zinemaren adibideekin elkarrizketak izatea. Kasu honetan, bi haurtzarok elkarrizketa bat izan dezaten saiatuko gara: Ivan txikiaren eta Janiken haurtzaroek.
Janik Bořek zaldunaren seme bakarra da. Behin, haren armadura eta egurrezko ezpata prestatu ondoren, mundua konkistatzera ateratzea erabakitzen du. Aitak etxean ez dagoela deskubritzen duenean, haren pausoen atzetik aterako da, eta bidaia luze bati ekingo dio antzinako lurralde horretako zelai eta herrixketan barrena. Erdi aroko road movie bat? Bai. Baita film minimalista, abstraktua, argazki zoragarriduna, txikia eta sotila ere, eta erretaula edo pintura klasiko italiarraren formaduna. Kontakizuna Jaroslav Vrchlick idazlearen poema baten egokitzapena da. Eta zuzendariaren bigarren filma da; 2017ko Karlovy Varyko Jaialdian estreinatu zen, eta film onenaren Kristalezko Globoa saria eman zioten.
Film minimalista, abstraktua, argazki zoragarriduna, txikia eta sotila ere, eta erretaula edo pintura klasiko italiarraren formaduna. Kontakizuna Jaroslav Vrchlick idazlearen poema baten egokitzapena egin du Václav Kadrnka zuzendariak 'Krizácek' filmean.