Niñato, Adrián Orr, Espainia, 2017, 72’
Duela hiru urte, Tabakalerako eraikina artean birgaikuntza-fasean zegoenean eta Sukaldea izeneko espazio bat programatzen genuenean (gaur egun gure underground fase gisa gogoratu dezakegu), Buenos díasresistencia izeneko film labur bat proiektatu genuen. Film labur horrek dagoeneko aurkeztu zituen Niñatoren pertsonaia eta haren familia, eta orain aurkezten dugun film luzearen sarrera gisa balio zuen.
David, ezizenez Niñato, egunaren zati handiena hiru haur txiki zainduz ematen duen aita gazte eta ezkongabea da. Ez du lanik, eta gurasoen etxean bizi da; hala ere, hip-hop musikak berarengan sortutako grinak eta esperantzak indarra ematen diotehaurrarenhezkuntzaz arduratzeko. Haren eguneroko bizitzaren intimitatean, keinu txiki eta isiluneen bidez, apurka-apurka agerian geratzen da familia-unitateak duen garrantzia. Orok, haur txikienak, ikasteko motibazio gutxi du eta gero eta arreta handiagoa eskatzen du. Niñatok zailtasun berriei aurre egin beharko die, eta ahaleginak egingo ditu haurrei orainaldi berri bati aurre egiteko behar duten autonomia irakasteko.
Visions du Reel zinema-jaialdia, Suitza, Epaimahaiaren saria.
Buenos Aireseko Zinema Independentearen Nazioarteko Jaialdia, Bafici, film onena, Nazioarteko Lehiaketa Ofiziala.
Quitoko Nazioarteko Zinema Jaialdia, film onena, Lehiaketa Ofiziala.
SEFF’17, Europar Zinemaren Sevillako Jaialdia, film onena, NuevasOlas saila.
ZUZENDARIAREN OHARRA:
“Niñatoren, filmeko protagonistaren, auzo berean hazi nintzen eta hamazazpi urte nituenean haren hip-hop taldean sartu nintzen DJ gisa. Handik hamar urtera, auzoko beste lagun batzuk bezala, familiako aita bihurtu zen Niñato. Betidanik miretsi dut nola eutsi dion musika egiteko grinari, denboraren joana eta aita gisa dituen erantzukizun berriak gorabehera. Haurrekin dagoenean grina berbera du. Lau urte baino gehiago eman ditut bi grina horien arteko dikotomia filmatzen:Niñato aita gisa, eta Niñato nerabezaroko ametsa bizirik mantentzen saiatzen ari den gazte gisa.
Filmak Niñatoren eta haurren arteko irakaskuntza- eta ikaskuntza-prozesu luzea irudikatzen du; batez ere, Ororekin, txikienarekin. Filmean jaso dut nola keinu txikiek edo hitz gutxi batzuek garrantzia har dezaketen orainaldian, eta gerora proiektatu daitezkeen. Eta itxuraz etenik ez duen denbora-tarte batean erakutsi dut hori. Lekuko gisa kokatu dut ikuslea, denbora errealean ikus dezan nola ikasten duen Niñatok irakasten, haurrei adore ematen, lanean jarraitzeko, autonomiaz hazteko eta ametsak izateko…Baita, ziurrenik, bereak honezkero beteko ez direla jakinik ere”.
Adrián Orr zuzendariak bere lehen film luzea aurkeztu du, fikzioa eta dokumentala elkarrizketa hertsian erakusten dituen lan hau.