Imagen
Imagen
Descripcion

Ttipi Studion hiria, erakunde zein komunitate arloetan gizarte berrikuntza bultzatzen dute, espreski diseinatutako prozesuak eta zerbitzuak ezarriz eta dibulgazio lana eginez.

Ane Abarrategik eta Maddi Texeirok osatzen dute Ttipi Studio kooperatiba. Proiektuaren jaiotza, parte-hartzea eta harremanak bizitzeko modu berriekin esperimentatzeko beharretik eta desiotik dator; komunitate horizontalagoak sortzea ahalbidetu dezaketen jarrera kolaboratiboetan eta propositiboetan oinarritutako bestelako moduekin, hain zuzen ere.

Euren jardunaren muina diseinu parte-hartzailea da: pertsona ezberdinen nahiak eta desioak amankomunean jarri eta hauetatik abiatuta, modu kolektiboan, alternatibak sortu eta eraikitzeko marko ezberdinak imaginatzen dituzte eta marko hauen funtzionamenduaz arduratzen dira.
Cargo - Nota descriptiva
Kooperatiba.
Tipo
Invitados