Pertenece a Agenda Agrupación
Multimedia
Imagen
Información
Texto Apartado

Ahots bat baino gehiago iardunaldiei amaiera emateko Guy de Cointet (Paris 1934-Los Angeles 1983) artistaren bi antzerki pieza eskainiko dira. Antzezlanen aurretik “Guy de Cointet Society” Fundazioaren arduradun Hugues Decointet-ek aurkezpen bat egingo du. Aurkezpena frantsesez izango da baina aldi bereko itzulpen zerbitzua eskainiko da euskarara eta gaztelaniara.

Bere ikerketak eta lengoaiarekin egindako jolasak, umorearen erabilera eta diziplina batetik bestera igarotzeko gaitasunak, hainbat belaunalditako artistentzat erreferentzia izatera eraman dute Guy de Cointet. 60ko hamarkadaz geroztik, antzerkia, performancea eta arte garaikidearen arteko harreman eta trukaketara hurbiltzeko funtsezko giltzarria da. Tabakalerak artistaren bi pieza historiko taularatuko ditu: My Father's diary (1975), Sarah Vermandes-ek antzeztua, eta Going to the Market (1975), berriz  Mary Ann Duganne-k.

Guy de Cointet (Paris, 1934 - Los Angeles, 1983) artistaren interesik handiena hizkuntza zen, eta nagusiki performanceen eta marrazkien bidez ikertu zuen gai hori. Horretarako, ausazko esaldiak, hitzak eta hizki solteak hautatzen zituen herri kulturako eta literaturako iturrietatik gdc_portrait_buste.jpg(behin baino gehiagotan aipatu zuen Raymond Rousselen Afrikako inpresioak eleberria gehien eragin zioten lanen artean), eta, ondoren, elementu horiek narratiba ez-linealetan txertatzen zituen, gero jendaurrean antzezlan gisa aurkezteko. Kaliforniako 1970eko hamarkadako arte kontzeptualaren figura garrantzitsuenetako bat dela uste dute askok, nahiz eta askotan aintzakotzat hartu ez, eragin handia izan baitzuen Los Angelesen lan egiten zuten artista entzutetsu askorengan. Horien artean daude, besteak beste, Paul McCarthy eta Mike Kelley, beren jardunean performancea eta marrazketa maiz erabiltzen zuten bi artista. 

Guy de Cointeten lanaren erakusketa ugari egin dira munduko hainbat erakundetan, berriki, besteak beste, Lisboako Culturgesten eta Lovainako M-Museumem. Bere obrak munduaren luze-zabaleko museo ospetsu askoren bildumen parte dira, besteak beste: LACMA eta MoCA (Los Angeles), MoMA (New York), Tate Modern (Londres), Reina Sofía (Madril) eta Pompidou zentroa (Paris). 

Bere performanceak ikusgai izan dira berriki Le Tripostal-en (Lille), the Playground Festival-en, M-Museumen (Lovaina) edo KW Institute for Contemporary Art-en (Berlin). 

Bere lanari buruzko katalogo bat argitaratu zuen Flammarion argitaletxeak 2014an. Are gertuago dugu Théâtre Complet lanaren argitalpena. Guy de Cointeten antzerkigintza aztertzen du lanak, eta PARAGUAY argitaletxeak plazaratu zuen 2017an.

 

 

Descripción Corta

Guy de Cointet-en bi piezen antzezpena.

Idiomas Audios
Temática
Autor-es
Invitados
Pasado
Si
Fechas
Fecha
Estado
Abierto
Tipo de Acceso
Libre
Fecha Fin
Principal
Si
Idiomas disponible
Imagen Listado
Imagen
Tipo Evento
Actividad
Incluir en Cartelera
No
Mostrar enlace a Agrupación
Si
Convocatoria Abierta?
No
Inicio Convocatoria
Fin Convocatoria
Color Texto
Negro
Destacado?
No
Año
2018
Incluir en Medialab
Desactivado
Incluir en 2Deo
Desactivado
Subtitulo
Aurkezpena eta antzezpenak
En Home
No
Abrir en ventana nueva
Si