Imagen
Imagen
Descripcion

Madrilgo Universidad Complutensen Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatu zen Elena Duque. Gijoneko jaialdian, Rotterdamekoan, Torontoko Images Festival-en eta Baficin (Buenos Aires) kolaboratu du, Val del Omar liburua editatu duen jaialdian, hain zuzen. Lurreko orbitatik haratago. Gaur egun Festival de Cine de Sevillako argitalpen-arduraduna da eta 2013tik animazioaren programa espezialeko programazioaren aholkaria eta kuradorea da. Programatzailea da eta baita Mostra de Cinema Periférico de A Coruñako departamentu editorialeko burua ere. Animazio eta esperimentalezko laburmetrai batzuk egin ditu, besteak beste, Cómo hacer un fanzine (2010), Madrilgo CA2M erakutsi zutena, De cara a la galería (2014), Curta 8n estreinatua (Curitiba, Brasil), eta La mar salada (2014), Transient Visions (Nueva York), Moving (Kioto) eta Florida Experimental Film Festival jaialietan hautatua. Duela gutxi,  “Cinema de papel etesoura. A colagem e a animação experimentação na Espanha”n (paperaren eta guraizeen zinea. Espainiako animazio esperimentala eta collage-a) konferentzia eman du Cinematica Brasileran (São Paulo, Brasil) eta Cinemateca de Porto Alegren (Brasil), Taller de Animación Poveran ospatu zen Mira – Mostra de Novo Cinema Espanhol-eko partaide moduan.

Lan hauetaz gain, Fortunata haur liburuaren idazlea da (Autoridad Portuaria de Gijónek editatua) eta , Diario Público, Caimán Cuadernos de Cine, Lumière eta La Furia Umana bezalako argitalpenetan kolaboratu du. 2015ean Filmadrideko abanguardien lehiaketako epaimahaikidea izan zen.
Cargo - Nota descriptiva
Festival de Cine de Sevillako argitalpen-arduraduna.
Tipo
Invitados