Ekintza-lan bat da; kulturaren inguruko hitzaldi bat izan daitekeena oinarri hartuta jokatzen du, zeina deseginez doan ikuspuntu desberdinetatik. Ekintza-artearen eta antzerki esperimentalaren arteko lan bat da.
Hitz gutxi eta soilak erabiltzen dira.
Kontzeptua:
-
Ez dago ezjakinik: Kulturaren definizio zabal bat ez da erabilgarria, ezpada gizakiak gainerako izaki bizidunen aldean egiten duena azaltzeko. Gizakiak dio gizakia dela gizakiak ezagutzen duen izakirik inteligenteena. Eta inteligentzia horrek kultura ekoiztu, bildu eta banatzen du Lurra izeneko planeta honetan.
-
Burua mozten badizute, ez dago kulturarik. Definizio murriztaile batean, kultura fina da, jasoa, eta nolabaiteko transzendentzia eta gozamen existentziala izateko aukera ematen du. Zentzu horretan, gizaki guztiak ez gara kulturadunak. Baztertzeko gaitasun horrek lurralde labain batean jartzen gaitu; bertan, tradizioa, boterea, hezkuntza eta abar nahasten dira. Mendebaldeko gizaki batzuek kultura mota hori ebaluatu, ekoiztu eta banatzen dute.
-
Kultura heriotzaren denbora-pasa bat da. Los Torreznos, mendebaleko gizakiak izanik, txikitatik izan dugu interesa kulturan, ez gara harengandik urruntzen lo egiteko ere, espektakuluan parte hartzen dugu, gainerako izaki bizidunen espezieak maite ditugu, benetan ezjakinak diren izakiekin erlazionatzen gara, eta horregatik egiten dugu lan hau.
Ekintza-artearen eta antzerki esperimentalaren arteko lan bat da Los Torreznos bikotearen 'La cultura'.