Fanzine bat argitalpen esperimentala, askea eta eskuragarria da eta, bertan, proiektu eta ideia desberdinek dute leku. Bat egin nahi?
Lantegi trinko honetan fanzine bat egiten ikasiko dugu, lehen ideiatik hasita paperean gauzatzera arte. Autoedizioaren kontzeptuan sakonduko dugu eta bere historian murgilduko gara, gure lana oinarrituko den erreferentziak eta ereduak ikusiz. Gure fanzinea ekoitziko dugu eta aurrerantzean erabiliko ditugun beharrezko erremintak eskuratuko ditugu.
Nola garatuko da lantegia?
-Autoediziora eta fanzinera oinarrizko sarrera. Fanzine motak, gaiak eta inpresio teknikak. Ereduen erakusketa.
-Inguratzen gaituzten eguneroko objektuen behaketan oinarritutako ariketa praktikoak.
-Ariketen aurkezpena, fanzinearen gaiaren aukeraketa eta maketaren ekoizpena.
-Materiala eskaneatu eta fanzinearen maketazio digitala.
-Fanzinea inprimatu.
-Tolestu eta lana amaitu. Koadernaketa sistema desberdinak ikusi: grapak, gomak, josketa japoniarra…
-Lantegian egindako argitaratze-proiektuen erakusketa, aurkezpena eta azalpenak.
Lantegi trinko honetan fanzine bat egiten ikasiko dugu, lehen ideiatik hasita paperean gauzatzera arte.