Pertenece a Agenda Agrupación
Multimedia
Imagen
Información
Texto Apartado

"Emakume bat ur-ertzean utzi dute olatuek, euren atzerabide mekanikoan eta antinaturalean denbora alderantzikagarria dela agerian uzten duten bitartean, kausalitatetik at dagoen espazio-denbora batean gaudela frogatzen duten bitartean, logikotasunetik, boluntarioa denetik, faktikotasunetik at. Neskatila kaioei begira dago, begiak kliskatu gabe, baina kaioak ez dira kaioak jadanik ezta zuhaitzak ere, eta ezta mahaian eserita erretzean ari diren gizon burgesak ere, forma hartzen duten kontzientzia-egoerak dira At Land filman. Maya Deren zuzendaria eta bere zinemagintza anagramatikoak bisioa bide bilakatu zuen, formak arte gisa ulertutako zineman izan dezakeen potentzia ikertuko duen poetika kosmogonikoetarantz doan bidea. Pantailak Alice Guyren pertsonaia, agian,  desioak dauzkan emakume haurdunarekin elkartzen den inkonszientea gorpuzten du. Desioak forma faliko errepertorio batekin eta XIX. mende amaierako moral itxiak bere-bereak zituen genero-kodeak irauliz asebetetzen dira. Desioa hain da handia, protagonistaren aurpegiak pantaila hartzen du erabat zinemaren historiako lehen lehen-planoetako bat sortzeraino. Lengoaia zinematografikoak bere senari eta zuzendariaren nahiei jarraitzen die eta loratu egiten da. Era berean loratzen dira Germaine Dulacen La souriante madame Beudet-en fantasiak ere. Protagonistaren ametsak dira etxeko espazio itogarritik ihes egiteko bidea, eta loretan dago Marie Menken-en zinema-egunerokoa natura  mergotzen duenean kamera eta edizioa eskuetan hartuta (Glimpses of the Garden) beretzat eta lagunentzat. Ezinbesteko lau zinemagileren lau begirada, zinemagintzaren historia, lengoaia eta eginbideak berritzen jakin zutenak laurak, handinahirik gabe, euren obsesioak eta printzipioak jarraituz, euren ekoiztetxeak sortuz, burujabetza oinarri izango zuen zinemagintza askea eta erostezina egiteko. Aitzindariak izan ziren hitzaren osotasunean, feministak ikuspuntu militantea baino humanistago batetik eta konplize askok lagundu zituzten bidean, baina lagunkoikeriatik aldenduta beti, eta baita historiografia ofizialaren estandarteetatik ere. Askotan, alferrik, itzal egin nahi izan zien historiografia horrek, eta ezbaian ipini izan zuen euren jarduna. Denborak ezabatu ditu aldare-erreberentzia-artea zaintzen duten gizonen sinesgogortasunak eta zeloak". Ingrid Guardiola

 

 

 

19:00 Aurkezpena Ingrid Guardiolaren eskutik.

20:00 Proiekzioa. Iraupena: 66'

Madame a des envies, Alice Guy, Frantzia, 1906, 4' DCP
La souriante Madame Beudet, Germaine Dulac, Frantzia, 1923, 35' 16mm
Étude cinématographique sur une arabesque, Germaine Dulac, Frantzia, 1929, 7' 16mm
At land, Maya Deren, AEB, 1946, 15' 16mm
Glimpse of the garden, Marie Menken, AEB, 1962, 5' 16mm

 
Descripción Corta

Cuatro miradas de cuatro cineastas imprescindibles que supieron renovar las historias, los procedimientos y el lenguaje cinematográfico.

Tipo de actividad
Pasado
Si
Fechas
Fecha
Estado
Abierto
Tipo de Acceso
Libre
Fecha Fin
Principal
Si
Imagen Listado
Imagen
Tipo Evento
Actividad
Incluir en Cartelera
No
Mostrar enlace a Agrupación
Si
Convocatoria Abierta?
No
Inicio Convocatoria
Fin Convocatoria
Color Texto
Negro
Destacado?
No
Año
2018
Incluir en Medialab
Desactivado
Incluir en 2Deo
Desactivado
Subtitulo
Ingrid Guardiolak aurkeztutako saioa
En Home
No
Abrir en ventana nueva
Si