![](/sites/default/files/styles/breakpoint_376/public/2023-03/id25369-18-ma_still_3_by_ianbloom.jpg?itok=cg-AR6bM)
Ma, Celia Rowlson-Hall, AEB, 2015, 85' DCP, elkarrizketarik gabea
Emakume batek oinez zeharkatu du Estatu Batuetako mendebaldeko basamortu kiskalgarria. Goazen orain gure iruditeri zinefiloari ateak zabaltzera: errepide amaigabeak, motelak, kaktusak, igerilekuak, mamu itxura handiagoa edo txikiagoa duten pertsonaiak eta cowgirl botak. Gehi diezaiogun orain gutxi gorabehera ezaguna egiten zaigun paisaia hori film paregabe, zentzumenen esperientzia edo aldi berean primitiboa eta modernoa den objektu-eskultura-film bihurtuko duten bi faktore: batetik, Ma Andre Maria da; bestetik, dena mugimenduaren bitartez kontatzen da, paisaia zeharkatzen duen dantza garaikideko ariketa bat balitz bezala. Ez dago elkarrizketarik. Urrunean, Vegas izeneko hiri batean, dagoen izar distiratsuaren bila basamortua zeharkatzen duten begiradak, keinuak, zaratak, musikak eta gorputzak baino ez daude.
Film paregabea, zentzumenen esperientzia, aldi berean primitiboa eta modernoa den objektu-eskultura-filma.
![](/sites/default/files/styles/breakpoint_376/public/2023-03/id25369-18-ma_still_3_by_ianbloom.jpg?itok=cg-AR6bM)