Subtitulo
Mugimendua eta zinema
Texto Destacado

Berriro aztertu nahi dugu zinemaren historia eta zinemak mugimenduaren kontzeptuarekin eduki duen lotura: bai hastapenetan, zinema mutuko slapstick komedia fisikoarekin; bai kirolarekin izan duen harreman historikoan; bai kamerak eta haren mugimenduak –travellingetik sekuentzia-planora– obra bat defini dezaketen moduan.

Multimedia
Imagen
Imagen
Pasada?
Si
Descripción Larga

Honako hau zaldi hegalariaren kapitulu famatua da (1872, Kalifornia). Zaldien zale batzuek ziotenez, zaldia lauhazka doanean, une batez, haren hankak ez dira lurrean bermatzen. Beste zale batzuek, berriz, kontrako iritzia zuten. Hori dela eta, lehenengoek Eadweard Muybridge argazkilariari agindu zioten bere kamerarekin lauhazka zihoan zaldi baten mugimendua jaso zezala. Esperimentu hari The horse in motion (1878) deitu zioten, eta frogatu zuten, hain zuzen ere, zaldia airean mantentzen zela segundo-milaren batzuez. Gerora mugimenduari buruz egin zuen ikerlan fotografikoa, hau da, argazkigintzaren historiako erabateko erreferentziazko obra eta zinemaren sorreraren funtsezko momentua, The Human and Animal Locomotion deitu zen.

 

Esperimentu hori eta zinematografoaren etimologia bera –grezierako Kinema (mugimendua) eta Grafos (idazketa)– baliagarri zaigu Tabakaleran 2018 eta 2019an egingo den Ariketak: la segunda respiración programari lotutako zinema-ziklo bat proposatzeko. Berriro aztertu nahi dugu zinemaren historia eta zinemak mugimenduaren kontzeptuarekin eduki duen lotura: bai hastapenetan, zinema mutuko slapstick komedia fisikoarekin; bai kirolarekin izan duen harreman historikoan; bai kamerak eta haren mugimenduak –travellingetik sekuentzia-planora– obra bat defini dezaketen moduan.

 

 

Adi, prest… Ja! Gorputzak lauhazka, locomotion.

 

 


Ekainak 15, ostirala, 20:00 (49’)

Making a living, Henry Lehrman, AEB, 1914, 12’

Joan gaitezen hasieretara: hau da Charlie Chaplinen lehen agerpen zinematografikoa, oraindik Charlot ez zenekoa, oraindik ere gerora komedia mutu gisa ezagutuko zenaren, slapstickaren, umore fisikoaren, gag-aren, lasterketa eta pertsekuzioen, golpeen eta halakoen arauak definitzen ari zirenekoa. Kasu honetan, Chaplinek erreportaritzat aurkezten du bere burua, eta bere pertsonaiaren kaos propioa eragiten du: makinismoaren eta aurrerabidearen abiadura gorputzei aplikatua.

 

 

Kid auto races at Venice, Henry Lehrman, AEB, 1914, 6’

Orain bai, Charlot pertsonaiaren lehen agerpena, Charlie Chaplinek sortutako arlote ikonikoa: haren keinuak, tikak, janzkera, bastoia eta erritmoaren zentzua. Filma erabateko inprobisazioa izan zen, eta kontatzen du nola pertsonaiak haur-kotxeen lasterketa bat geldiarazten duen Los Angelesko hiribide batean.

 

 

The Champion, Charles Chaplin, AEB, 1915, 31'

Balletak eta boxeoak noizbait antzeko ezaugarriak izan badituzte, Charlot eta hark ring-aren gainean eginiko mugimendu ezinezkoak lirateke adibide perfektua. Hasiera hartako zinema berehala bihurtu zen giza gorputzak egin ditzakeen mugimendu guztiak erregistratzeko makina; zientziak eta ikuskizunaren arteek inoiz ez zuketen asmakuntza hoberik irudikatuko. Komedia hiru ekinalditan gertatzen da. Hasieran, Charlotek eta bere txakurrak ferra bat topatzen dute gimnasio baten atean, eta Bob Uppercut irabazlearen aurkako borroka batean parte hartzea erabakitzen dute. Dena miseriatik ateratzearren. Dena barre-algara batzuen truke.

 

 

 

 

 

24 de junio, domingo, 19:00

People’s Park, J.P. Sniadecki y Libbie Cohn, AEB, 2012, 78', DCP

J.P. Sniadecki eta Libbie Cohn zuzendariek Sensory Ethnographic Lab zentroan egin zuten pelikula hau. Harvard Unibertsitateko irudiaren ikerketa-zentro bat da, zeinak teknologia berriek ematen dituzten aukerak aztertzen baititu, “hala gizakiaren eta animaliaren existentziaren praxi korporala eta egitura afektiboa nola munduaren estetika eta ezaugarriak aztertzeko. Dokumentu sentsoriala esan geniezaioke. Zinema bizitzea. Epaimahaiaren saria Ann Arbor Zinema Jaialdian (Michigan), 2013an.

 

Imagen Listado
Imagen
Año
2018
Tipo Agrupación
Zikloa