Donostiko zein leku erabiltzen ditugu gure lagunekin? Norekin gurutzatzen gara? Leku horietan gustora sentitzen gara? Bertan sortzen diren harremanak aldatu nahiko genituzke? Zapalkuntzaren bat bizitzen dugula uste dugu? Nola agertzen da edo zein forma hartzen du zapalkuntza hori? Nola eraldatu ditzakegu botere harreman horiek?
Donostian bizi diren gazteei zuzendutako sei saiotako lantegi honek gipuzkoar hiriburuan egoera ezberdinean bizi diren hainbat gazteren errealitateak jorratuko ditu. Hala nola, migrazio-politiken ondorioak edota klase, genero edo arrazagatik jasan beharreko zapalkuntza egoerak.
Zapalduen antzerkiaren bitartez, sei egunean zehar gorputz- eta antzerki-dinamikak landuko ditugu. Horiek, egunerokotasunean aldatu nahi ditugun gizarte-egituren inguruan hausnartzen lagunduko digute.
Izen-emateak: hezkuntza@tabakalera.eu
Saioak:
Azaroak 27, 18:00-20:00
Azaroak 28, 18:00-20:00
Azaroak 29, 18:00-20:00
Azaroak 30, 17:00-19:00
Abenduak 1, 11:00-20:00 (bazkaria barne)
Abenduak 2, 11:00-14:00
*Lantegi hauek Alham Al-Mital soinu-antzerki kooperazio proiektuaren baitan antolatu dira, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean.
Donostian bizi diren gazteei zuzendutako 6 saioko antzerki-lantegia, migrazio-politiken ondorioak ulertzea ahalbidetuko duena.