Pertenece a Agenda Agrupación
Multimedia
Imagen
Imagen
Información
Texto Apartado

Batzuen ustez, organo bat errefusatzeak esan nahi du bihotza eztarritik gora botatzea eta gainera listua botatzea. Azken finean, badirudi ideia hori irudikatzeko hautatu zutela errefus hitza. Baina ez da hala; aitzitik, arrotzaren arroztasunaren zer alderdi den onartezina da gakoa, tratatzen ez bada heriotza eragin baitezake, azkar batean.

Jean-Luc Nancy, L’intrus

 

 

Tabakalera Donostiako Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroak 2018ko komisariotza-programa trinkorako eskabideak aurkezteko epea ireki du. Programa Lotte Arndt eta Natasha Marie Llorens idazle eta komisarioek garatu dute, eta egun Tabakaleran ikusgai dagoen L’Intrus erakusketarekin lotuta dago.

L’Intrus erakusketak arrotzaren edo ezezagunaren irudikapen etiko eta konplexu bat egitea zein zaila den aztertzen du. Ezezaguna da, bere presentzia hutsarekin, ezezaguna den lekuaren uste naturalak desafiatzen dituena.

Erakusketa honek Jean-Luc Nancyren izen bereko testua du abiapuntu. Nancyk arrotza, ezezaguna, transplantatutako bihotz gisa irudikatzen du. Gorputzak, bere gorputzak, ezezaguna behar du, baina, aldiz, beti dago ezezaguna errefusatzeko arriskua, eta, horrenbestez, hiltzekoa. Nancyren testuak dakarren ondorioa honakoa da: ez da jada soilik gorputz sozialaren ezezaguna, gorputz sozialak ezezagunen presentzia, eta, izatez, baita euren ezberdintasuna ere, beharrezkoa du.

Bi ardatz ditu programak: oraingo erakusketa eta lurraldeko arte garaikidearen testuingurua. Horrela, komisariotza-programa trinkoko parte-hartzaileak bertako eta nazioarteko komisario, arte-kudeatzaile eta artistekin arituko dira, eta horien lanak L’Intrus erakusketako ideia eta artelanetan izan duten praktiken inguruan ikasiko dute.

Ikastaro trinkoa bost eguneko programa pedagogiko bat da, eta haren xedea izango da parte-hartzaile talde txiki bat komisariotza-prozesuaren alderdi kontzeptual eta praktikoetan murgiltzea. Aukera ematen du erakusketa testu gisa ulertzeko, elkarrekin gertutik irakurtzeko eta elkarrizketaren bidez deseraikitzeko. Programa osatu bati jarraikiz testu teorikoak eta diseinu grafikoaren inguruko ikerketa jorratzeko mintegiak eskainiko dira, bai eta mugimenduari buruzko tailer bat ere erakusketan bertan. Bestalde, proiekzioak eta aurkezpenak emango dituzte hainbat artista eta komisario gonbidatuk. Besteak beste, honako hauek izango ditugu:

Julia Morandeira Arrizabalaga: Madrilen bizi den ikertzailea eta komisarioa da, eta La escuelita eskolaren zuzendaria CA2M - Centro de Arte Dos de Mayo zentroan. Berak zuzendutako Canibalia ikerketa-proiektuak kanibalaren figura aztertzen du, eta Ipar eta Hego Amerikako, Espainiako eta Portugaleko artistak biltzen ditu.

Dager Juvelier Keates: idazlea, dantzaria eta irakaslea da, eta teoria psikoanalatikoen eragin sakona nabari da bere lanean. Gorputzaren ikerketa queer feminista gauzatzen du, eta gorputzak erantzun gabeko galderen metaketa gisa ulertzen ditu, hau da, pertsonen barruko eta pertsonen arteko oroitzapenen artxibo iragankor gisa. 

Samir Ramdani: Parisen bizi den artista eta zinemagilea da. Bere lanean hainbat teknika baliatzen ditu, eta gorputzak esperientzia metafisikoetarako duen ahalmena du ardatz, batik bat gutxiengo soziopolitikoei edo botere-joko sinbolikoetan harrapatuta dauden horiei dagokienez.

Elvira Dyangani Ose: komisarioa da, eta Londresko Showroom-eko zuzendari berria. Berriki komisario izan zen Creative Time-en, eta lankidetza estuan lan egin izan du Tate-n Afrikako erosketen komitean, diaspora afrikarrarekin lotutako museoaren funtsa garatzeko. Bere lana naziozgaindiko elkarlanetan txertatzen da, edozein diziplinatan, eta ekoispen artistikoaren eremu zabala ikertzen du, hasi erakusketa monografikotatik (esaterako, Ibrahim al-Salahi, A visionary Modernist, 2013) eta talde-erakusketa eta biurtekotaraino (Picha, Lubumbashi, 2013; Göteborg, 2014).

Tabakaleraren komisariotza-programa trinkoa aukera paregabea da talde baten barruan erakusketa baten inpaktua sentitzeko, eta modu zehatzean eztabaidatzeko zer egin dezakeen eta zer ez. Programa honen helburua da elkarrizketa emankorra piztea komisario gazteekin, artearen profesionalekin eta beren kasa edo erakunderen batean ari diren beste pertsona interesdun batzuekin, beren xedea bada ikerketa artistikoaren oinarrian ezagutza elkarlanean sortzea.

DESKARGATU PROGRAMA OSOA (en)

Deialdiaren jarraibideak

10 - 12 partaide hautatuko dira. Ezinbestekoa da eskatzaileak komisariotzaren eremuan (artisikoa, literarioa edo kulturala) esperientzia edukitzea eta parte hartu izana, baita programa irauten duen bitartean erabateko dedikazioa eskaintzeko konpromisoa hartzeko aukera izatea. Era berean, programaren hizkuntza nagusia ingelesa izango denez, parte hartzaileek hizkuntza hori menperatu behar dute. Hautatutako parte-hartzaileak 2018ko azaroaren 26an jakinaraziko dira. 

 

Eskaeran honako material hauek bidali behar dira:

  • Eguneratutako biografia narratibo bat (250 hitz)
  • Asmo-adierazpen eskutitz bat (500 hitz) bakoitzaren praktikan L'Intrus-ek izan dezakeen garrantzia azaltzen duena. 
  • Azken aldiko komusariotza-proiektu bat, edo proiektu editorial edo artistiko bat azaltzen duen testu bat (300 hitz), bakoitzaren interesaren adierazgarri.
  • Proiektu honi lotutako bost irudi (gehienez).

 

Guztia dokumentu bakar batean (A4 tamainakoa, pdf formatuan) bidali behar da honako helbide honetara: pgaraikideak@tabakalera.eu

 

Parte-hartze kostua 

60€-ko matrikulak egunerako bazkariak barne hartzen ditu, baita irekiera eguneko afaria ere. 

Badira laguntza batzuk Tabakalerako hotelean ostatu hartzeko. Horiekin gaueko/10€-ra murriztuko da ostatu-hartzearen kostua. Honetan interesa edukiz gero, mesedez, gehitu eskaerarekin batera 200 hitzeko gutun bat. 

 

 

Descripción Corta

L'Intrus erakusketarekin lotutako komisariotza programa trinkoa. 


 


 
Idiomas Audios
Temática
Pasado
Si
Fechas
Fecha
Estado
Abierto
Tipo de Acceso
Libre
Fecha Fin
Principal
Si
Idiomas disponible
Imagen Listado
Imagen
Tipo Evento
Actividad
Incluir en Cartelera
No
Mostrar enlace a Agrupación
Si
Convocatoria Abierta?
No
Inicio Convocatoria
Fin Convocatoria
Color Texto
Negro
Destacado?
No
Año
2018
Incluir en Medialab
Desactivado
Incluir en 2Deo
Desactivado
En Home
No
Abrir en ventana nueva
Si