Azken asteetan Tabakaleran egin dudan egonaldian mugimenduaren inguruan egin dudan ikerketa partekatu nahiko nuke. Ikerketa horren zati bat gorputz fisikoari lotua dago, eta beste zatiak ikerketa espazioaren beraren inguruan dudan interesean jartzen du fokua, hemen aurkitu ditudan objektuekin loturan (mahaiak, aulkiak, etab.) eta baita gehitu ditudan beste elementu batzuekin ere.
Nola gehitu ditzaket gauzak espazioan hauek espazioa ikusteko dugun modua hobetu edo murriztu dezaten? Gorputza orainaldiko une honetako inpultsu eta sentsazioen arabera mugituko da, baina era berean, hainbat modutako estimuluak jasoko ditu inguruagatik, eta horrela etengabeko aldaketan dagoen espazio batean dagoen itxura emango du.
Sorkuntza prozesuaren saiakuntza bakoitzak (argazkiak egitea, material eta objektuekin jolas egitea) dantzarekiko nire ikuspegia aberasten du. Aukera ematen dit koreografiak arakatzeko modu berriak bisualizatzeko, eta gorputzarekin espresatzen den arte modu bat eta arte bisualetik gertuago dagoen beste bat nahasteko dudan interesa elikatzen du.
Garapen bidean dagoen prozesu hauxe da Tabakalerako Sortzaileen guneko 1 estudioan erakutsi nahiko nukena.
Egonaldi hay Quebec Arts council-ek Gipuzkoako Foru Aldundiak, Tabakaleraren eta Dantzazen bitartez egindako trukaketaren parte da.
Louise Bédardek Sortzaileen gunean egindako egonaldian garatutako prozesua erakutsiko du.